inprimatu
Perretxikoa eta barea
Izenburua:
Perretxikoa eta barea
Sinadura:
Mikel Arruza Egia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrutza, Mikel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5/6
Orrialdea:
274-275

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Virgilio daraman ontziakin

 

Horati

 

 Elene'n bi anai, izar distikorrak,

 Txipre'ko Erregin, adorez kementsu,

 Ta aizeen aita orrek -Yapiga ez beste,

 Aize oro jarriz baretsu-,

 

 Zuzendu zazute, ontzi bikaiņena:

 Arek bait-darama Vergili guria.

 Itzul, otoi, onez Atika mugatik,

 Zaindu ene bizitz-erdia!

 

 Galtzairuzkoa zun bularra, iru biraz,

 Ontzi-gain itxasoz len-ibilli zanak;

 Etzun ez izutu Ipar'ek Ego'kin

 Dagian burruka gordiņak;

 

 Ezta Iade illunak, ez Notu erreak,

 Au baita Adria'ko jaube ta nausi

 Orain jaiki, orain bare, erabil oi ditu

 Naitara itxas-ertzak nasi.

 

 Zein erio-maillak izutu dezake

 Begi-txau ba'dakus iize ugerlariak,

 Itxas arrotua ta Akrozeraunia'n

 Ur azpiko arri dongiak?

 

 Lur eta kresal-zelai banatu eziņak

 Alper jainko zurrak ebaki zituan,

 Ontzi beltzak orain be ur-ertz iku-gaitzak

 jo ba'ditue nai gartsuan.

 

 Gizakumea, gain-zale ta oldarkor,

 Egipen galaziz amil-bera dua.

 Japet-enda ausartak, iruzur gaiztoan,

 Sar zun gizartean goi-sua.

 

 Zeru-biztokitik sua ostutzean,

 Lurra eror zan laru-itzalpean,

 Ta sukar-talde berri ta izuz bete:

 Erio, len urrats-nagi, orain dabil

 Azkarki, egundo ez beste.

 

 Dedal, gizonari eman ez egatsez,

 Goi-uts-une zear egazka saia nai;

 Herkul-lanak jarein du Akeronte'tik.

 Gaur ilkorrak zernaiz dira gai.

 

 Tenteltzar, zerua bera iritxi gura:

 jupiter onari ez diogu uzten,

 Gaiztakeri aundiz, bere iņar zakarrak

 Guri egotz gabe puskatzen.

 


inprimatu