inprimatu
Tristurazko madrigala
Izenburua:
Tristurazko madrigala
Sinadura:
Charles Baudelaire
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Gabriel Aresti)
Egilea(k):
Aresti, Gabriel
Baudelaire, Charles

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
151-152

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bedeinkazioa

 

Baudelaire, Charles

 

 Gorengo botereen agindu bategatik

 Mundu hontan poeta agertu zenean,

 Bere ama izuan eta biraoz beterik

 Jainkoaren kontra dabil, bere haserrean:

 

 "Zergatik eztut sortu sugea ta ziraua,

 Altzatu baino lehen nire urkamendia?

 Maradikata bedi atseginezko gaua,

 Egin zitzaidanean nire galmendia!

 

 "Emakumen artean-baininduzun atara

 Oinazea emateko nire senarrari,

 Maite-karta bat balitz bezala, garretara

 Ezin baitut abere ezain han jaurtiki...

 

 "Gordeko dut galazi ninduen gorrotoa

 Zure gaixtakerien tresnaren gainean,

 Ta tolestuko dizut arbolaxka gaixtoa

 Bere orri-izurtuak legortu artean."

 

 Itotzen da honela gorrotozko aparrean,

 ta konprenitu ezinik gura betikorrak,

 Irazekitzen ditu Jehenako 'ondarrean

 Ama txarrak erretzen omendiren garrak.

 

 Honelaxe aingeru baten ardurapean

 Eguzkiz mozkortzen da mutiko joria,

 Jandako eta edandako gauzatxo bakoitzean

 Topatzen du anbrosia ta nektar gorria.

 

 Aizeagaz olgetan, hodeiekin mintzatzen,

 Mozkortzen da kantatzen; gurutze-bidean,

 Eta espiritua negarrez da abiatzen,

 Alegere ikustean txorien antzean.

 

 Maite nai dituenak so dagozkia bildurrez,

 Edo bere jenio onetik ausarti,

 Irain egiten diote garratzki eta eurrez,

 Erakusten diote direla basati.

 

 Ta jan behar dituen otordu guztietan

 Errautsa ta txistua botatzen diote;

 Ez sartzeko diotsate oinak bere urratsetan,

 Behar dituen gauzak ostu dizkiote.

 

 Bere emazteak dio karriketatik oihuz:

 -"Adoratzeko naiko eder aurkitzen nau,

 Eta antigualeko gezur-jainkoen moduz

 Urreztatu behar du emazte polit hau.

 

 "Akaraz eta intzetsuz, agurrez eta mirraz,

 Okela sendoalez, ta ardoz naiz aseko,

 Jakiteko egiazki dagokidala miraz,

 Jaungoiko-amodioa berari ebasteko.

 

 "Ta zirimonia hontaz aspertzen naizenean,

 Nire esku ahul gogorra dida sentituko,

 Eta nire atzamarrok beraren bihotzean

 Estrata zagritu bat dute zabalduko.

 

 "Ikaraz ta taupadaz dagon txoria antzean

 Odolez txit gorria, bere bularretik

 Kenduko dut bihotza: desgosetu naiean

 Maite dudan orari botako lurretik."

 

 Ta zeruan dakusan tronu ederrerantza

 Altzatzen ditu, ekuru, poetak besoak,

 Eta hartzen du harri hamorratuen antza

 Bere espirituaren txinparta sendoak:

 

 -"Jainko bedeinkatua, mina ematen duzuna,

 Gure zikinkerien erremedioa;

 Hori da guretzako gauzarik hoberena,

 Erakusten baitigu zure amodioa.

 

 "Badakit daukazula leku poetentzako

 Lejio santuetako hilara ederretan,

 Tronu, Birtute eta Dominazioetako

 Komidatzen duzula betirako festan.

 

 "Badakit mina dela noblezia bakarra,

 Lurrek eta infernuek eztutena lotzen;

 Bilbatuko dut nire koroa zerutarra,

 Denborak ta munduak menderatu ondoren.

 

 "Palmira zar hartako harri preziatuek,

 Itsasoko bitxiek, urreak, zillarrak,

 Eztituzte pobretzen, zure eskutik sortuek,

 Diadema dirdirante argitsu ta ederrak,

 

 "Argi garbiarekin, jatorrizko hutsean,

 Printzetako sukalde santuan eginik.

 Begi 'ilkorrak eztira bere edertasunean

 Espillu negar-zulo ta ilun batzuk baizik."

 


inprimatu