Balada
Mistral, Gabriela
BALADA
Beste batekin joaten
neronek ikusi nuan.
Aizea girotan dago,
eta bidea pakean.
Ta begi gaxo auekin
neronek ikusi nuan.
Ura beste bat maitatzen
loratutako lur-zear.
Elorria zabaldu da;
ta aidean doa kanta zar.
Ta ura beste bat maitatzen
loratutako lur-zear.
Itxas-ertzean laztandu
zuan arek beste ura;
ugiņetan labaindu da
illargiaren zillarra.
Ta nere edolak etzun
gantzutu itxas-aparra!
Ura betiko aurrera
juango da beste batekin.
Gozo dirake zeruak.
(Jainkoak ez du nai itzegin.)
Ta ura betiko aurrera
joango da beste batekin!
ESKARIA
Jauna, ba-dakizu nola arrotzen alde biotzez
dei egin dizudan sarri, ustuaz nere itz beroa.
Gaur nere-nerea nuan baten alde naiz negarrez.
Ura nun ur garbi-ontzi, nere ao-abaroa,
Ura nere ezurren kare, nere bide-eragille,
nere belarri-gozapen, nere jantzi gerrikoa.
Ezer ez ditudan aiek, nerau naute on-eskale;
onen alde naizelako, ez zimurtu bekozkoa.
Ona zan, ziņez diotsut, eta bular-azalean
zizun biotza, samurra zuan bere izakera.
ta agiri zizun barrua, egun-argiaren gisan;
mirariz betea zenun, udaberrien antzera.
Eztala eskari-diņa, bere ezpaņak otoi-gantzuz
legundu etzituana, ta arratsallle artan muņak,
ontzi ausikor bai-liran, milla zatitan apurtuz,
zure ikutu gabe joan zana, dio zore itz miņak.
Baņa nik diotsut, jauna, aren bekoki-akara
bezelaxe ikutua dedala nik ondoraņo
bere biotz naigabetu, maitasun-uts, samur-bera.
Ta xereago zan ura pipita berria baņo!
Anker jokatu zuala? Ez aztu baņa, arren, Jauna,
maite nuala ta berak ba-zekiala betea
niņula, urratu arren nere barneko poz dena.
Ta zer? Ba-dakizu, Jauna, nerea nuan, nerea!
Jakiņean zaude, Jauna, zein aliņa dan maitatzea,
ta betazalak malkotan bustitzea gau t'egunez,
zorrotz sartzen dan arantza laztan samiņez artzea,
begiak aren zulatuz zorabiaturik maitez.
Urratzen duan burniak, otz gozoa ematen du,
aragi-maite-minduak gariko-gisan banatuz.
Ta Gurutza (oi, Juduen Errege!), gogoan dezu,
lore-sorta bezin arin daramagu maite-gantzuz.
Ementxe naukazu auspez iņularra galtzeraņo;
ta espero dedan itza luza ba-dedi, orduan,
nere bizitza guziko iņularrak dirauteņo,
emen nagoke Zurekin, Jauna, eske-etengabean.
Asper nezazke zotiņez t'otoiz zure belarriak,
txakur bildurti-antzera, miztuz zure estalki-ertza;
ta ezingo naute galdu zure begi maitatiak,
ezingo dezu oin-legor igaro malko-ur garratza.
Eman, Jauna, barkapena! Aizeak lau aldetara
barreiatuko du milla usai gozoen lurriņa;
ur guziak inguruan, emango dute dizdira;
lur solla lore, ta arria dukegu argi egiņa.
Piztien begipe beltzak, errukiz bustiko dira,
ta arkaitzez jantzi zenuan mendiak, zure itza adituz,
elur-betazal zuriak malkoz dituke minbera.
Lur guzia jeikiko da zure barka-itzaren oiuz!