inprimatu
Gazi-gozoak
Izenburua:
Gazi-gozoak
Sinadura:
Iruretagoiena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruretagoiena

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
20

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Sanjuanetako txistularien deia

 

Arozamena, M.J.

 

 Amatxo, etorriko dira

 urtero bezela

 txistulariak etxera

 beltzez jantzita

 txapela buruan dutela.

 Illaren ogei ta lauean

 aitaren egun berean

 txistulariak jo ta jo

 eguardi inguruan.

 Itxasoan zapi zuri

 erri aldera begiz-begi

 bein gora ta bein bera

 ez da berdin ageri.

 Mendi bidean gora

 txistuak algara

 pago sendoaren izerdi

 itxas gaņean aparra.

 Amatxo, etorriko dira noski?

 Oraintxe dute garaia.

 Gure etxera zuten bidea

 aita erri-gizon zaneko urtean

 txamarra luze, burua tente

 Alkate soņuaz batera

 Korputz eguneko eleizkizunean,

 Bere aldekoentzat

 gizon argi ta bikaņa.

 Ala gerta oi da geienean

 zerbaiten bear geranean.

 Ara emen txistulariak

 tra la ra la ra la ra

 naiz ari indarka

 indartsuago tuntun zarata.

 Banijoa laisterka

 eskalletan bera

 oparia eskeņiaz

 biotz oneko eskarra.

 Jo ta jo iru gizonak

 zein baņo zein geiena

 "Eskarrikasko mutiko

 aitari zorionak".

 Geldiro geldiro dijoaz

 irurak batera

 etxe aurreko itzalpetik

 zumardian barrena.

 Ez dakik zer nuen Ama

 zuk ere ez gutxi gora bera

 txistua jotzen zutenak

 alde egin ta bereala.

 "Eskarrikasko" aitari

 orixe esan dirate

 "Eskarrikasko ta zorionak"

 Jan nai ta ezin jan

 biotza bai nuen gaņezka;

 belarri ertzean,

 txistuaren otsa...

 Amatxo, orain ere ari dira

 bat edo batentzat...

 Zeņentzat ote da?

 Pradera apaiz jaunarentzat?

 

 Gure etxeko aurria

 Donostiko zumardia

 illaren ogeitalaua

 Sanjuan egun alaia...

 


inprimatu