inprimatu
Sanjuanetako txistularien deia
Izenburua:
Sanjuanetako txistularien deia
Sinadura:
M. J. Arozamena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arozamena, Jesús María de

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/2
Orrialdea:
18-19

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Illeta" entzun eta

 

Iratzeder

 

 Amonatxoa dute Bilbaon ehortzi...

 Zer oihu, zer mahukak zaizkioten jauzi!

 Hil-soinuek bihotza dautet puskarazi.

 Amonatxoa gabe zertako gu bizi?

 

 Amonatxo hura zen etxeko goxoa,

 Irriz ta bake musuz dirdir zaukan soa.

 Etzuen jakitatez hanturik ahoa

 Bainan bazarion maiz jaunaren mintzoa.

 

 Amonatxoa dute Bilbaon ehortzi...

 

 Zertako zaizkio gaur Amonatxoari

 Hoinbertze jende haundi, hoinbertze kantari

 Gipuzko Bizkaietik trumilkan ethorri?

 Hain zen ixil ixilik bizi huntan ari...

 

 Itsaspetik zertako orroak athera?

 Zeru-lurrak inharros, bihotzak ikhara?

 Nor othe zinuten ba Amonatxo hura?

 Amonatxoa nago etzenez... Eskuara?

 

 ***

 

 Ez nintzen egundaino Bilbaon izana

 Aurkitu dut erdarak izigarri jana.

 Alfer da, bai, alfer da eskual-maitasuna

 Herriak galtzen badu duen hoberena.

 

 Etxeko goxoak hotz hilaren haurtxoer:

 Amonatxoa gabe etxe-xokoa zer?

 Arimaz gabetua nori zaio eder:

 Eskuara hilez geroz Eskual-Herria zer?

 

 Ez nintzen egundaino Bilbaon izana...

 

 Sator zilotik jalgi eskualzalen boza

 Entzun dut hor, emanez Azkueren Meza.

 Entzun dut ere tanpez deihadar bat gaitza:

 "Biziaraz Eskuara, amaren hizkuntza."

 

 Erdal-soinu, hil-otsak utziz karriketan

 Egon naiz gaueraino Begoñan, Artxandan.

 Han piztu baitaut gauak, Bilbao urtzean,

 Itsaso bat argiño mendien artean.

 

 ***

 

 Zuen argien pean bazaudezte lasai,

 Oraiko oraikoez gozatzean orai...

 Ohiuz diot Bilborat ta Bizkaiez Bizkai:

 "Nihor eztu Herriak zuek bezein etsai."

 

 Ez, ez maita erdalki, erdal solas hoitan.

 Eskual-geroa ezta geroko zeretan;

 Bainan bai zuen etxe eta zuen baitan,

 Eskuara ikasteko egin indarretan.

 

 Zuen argien pean bazaudezte lasai...

 

 Zoazte bidez, itsaspez, mendi gainez, zoazte

 Eta denetan diren eskualkiez bete.

 Ibil zelaiez zelai, ibil otez ote,

 Amonatxo mintzeak eskualdundu arte.

 

 Zarauztik ethor berritz, ethor Escudero:

 Itsasotik ez ekar ez indar, ez orro;

 Har hegalak, irriak, har lillurak oro:

 Ager-araz Eskuara so bat bezein bero.

 

 ***

 

 Eskua!-Soaren soak zoin bihotz ez unki?

 "Egon denak eskualdun eta bat osoki!"

 Ai! guk, eskual-semeek, denek baginaki

 Politikaz gorago maitatzen eskualki!

 

 Egon denak eskualdun eta bat osoki!


inprimatu