Ostaturik ba-da?
Gandiaga, Biktoriano
Astotxu fiņa, taka-taka,
Gabon bezperan, Belenera..
Bidea, bide da.
Gabon bezperan lore bat.
Gabon bezperan lore bi,
Gabon bezperan iru lore ta
Asto txiki bat bidari.
Jesus, Mari, Jose,
Iru lore garbi.
Platero lako asto goxo bat
Bizkor eta zoli.
Gabon bezperan, Gabon bezpera!
Gabona ostatu-larri.
Eguzkia yoan da
Mugako erriz-erri.
Gaba, baltzik, mozolo.
Sagu-zar ta guzti.
Zeruko farra orrek,
Izarrak izeki.
Gabon-muiņa bidean
Nekez, abail, gorri.
Astotxu fiņa, taka-taka.
Belen errira eldu da.
Elburuko poza!
Gabon bezperan Gabon guztia
Belen yatorrean.
Gabon bezperan Gabon guztia
Asi da ostatu eskean.
Ate bat yo eta eskatu,
Ate bat yo eta ukatu.
Aterik ate ukatzen deutse
Gabon-lorari ostatu.
Astotxu fina, taka-taka.
Gabon guztia eskekoka.
Eskea apala da.
Gizonak zikotz. Zerua
Izar brintza bat bakua.
Zeruetako izar guztiak
Estali dabe burua,
Aitaren BERBA zartatsuari
Yarri daitean mundua.
Illunbeari dago, alan be
Mundu sorgor, itxutua.
Astotxu fina, taka-taka.
Gabon guztia, ate-yoka.
Ostaturik ez-ta.
Aterik-ate, eskeko,
Ardia baiņo apalago.
Asierarik izan gabeko
Asierako Yaun-Goiko.
Maitasun-dirdai goienarentzat
Lurrak sentirik ez dauko.
Astotxu fiņa, taka-taka,
Etxe batetik bestera.
Ostatu ezetza miņa da.
Aterik-ate, Gabon bezperan,
Aterik-ate yaurtia,
Gauza guztiak sortu ebazan
BERBA Egille, garbia.
Illun erdian dabil, esetsi,
Betiko su-gar bizia,
Eguzki ta izar-begi bakoitza
Biztu ebazan zuzia.
Asto txikia, taka-taka,
Ainbeste bidez apurtuta.
Berreun Igarle aldarrika:
"Aldia eldu da!"
Gizonaren gorra.
Gabon bezperan lore bat,
Gabon bezperan lore bi.
Ostatu billa Gabon guztia
Portal batera otzanki.
Munduan dago ARGIA,
Argi zin eta garbia.
Baiņa munduak ez dan nai artu
Argi berbizlegarria.
Lengo portal zar batean
Astotxua geldi.
Lore bat, lore bi,
Eguzki ta itargi,
Argiaren ARGI,
Biziaren BIZI,
Idi bioztsuaren
Aterpeko sari.
Eta Aitaren BERBEA
Aragi egin da.
Yainko Yauna, GIZON.
Gabon gaba, GABON.
Ganbelan seintxua
Besoak urduri,
Yainko Seme Bakar,
Maitasun gar-mendi.
Bada Maitale au
Onartzeko garai,
Baina ondiņo askoganako
Bidean dabil, eskeko.
Eske dabil larri
Gizaldiz-gizaldi,
Atez-ate deika
Ixil ta bakoizki,
Betiko ibiltari
Ostatu-nai ori.
Ostatu ezetza
Ezetz samiņa da.
Gabon bat, Gabon bi.
Gabon, eske beti.
Munduan nok daki
Biotzen zenbaki?
Biotz ainbat daiteke
Gabona ugari.
Astotxua, zoli,
Taka-taka zuri.
Ate, nor, biotzez,
San Jose ta Mari
Ume Jesusentzako
Yaio-leku-larri,
Arima bakoitzeko
Gabon bat gurari.
Taka, taka, taka.
-Etxeko yaube ona,
Ostaturik ba-da?
|