Otso
Mirande, Jon
Bortz izar gori ortze-goian
eta basoan ez argirik,
aztiak dagoz ikharatan
aztiaturik ikhur hori.
Izar gorion pentagraman
lo-hasman dautza bortz' izarrak.
Baso-gerizan atzar dira
otsoak eta gizotsoak.
Oihan-bidean ergelen bat
oihuz dihoa berantean,
gizon soilari so zaizkio
otso ixilak giza-begiz.
Otso-ar eta -eme latzak,
giza-blaphema bihotzean,
gauazko bide-joilearen
haiduru ziran, geldituak.
Oihan beltzeko bidesketan
ezin helduan zihoala
esku eiharrez zuhain hilek
bahitu dute galtzerako.
Bortz oihuk eta bortz ausirik
gizerhaiteka egin dute,
bainan ortze-goi beltzagoan
izar goriak itzal dira.
|