inprimatu
Otso
Izenburua:
Otso
Sinadura:
Jon Mirande
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mirande, Jon

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3/4
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amolandun bi

 

Aresti, B.

 

 I

 

 Egun-sentian iaikiten naiz itzar,

 haiduru, kopet-argi, begi-zabal;

 egunari natzaio dostaliar,

 eznaiz nioiz egon honein sendoal.

 

 Ezku malguz ukitzen dut gorputza:

 legun, biguin, hazkar, xa'u, garbi, hutza:

 alaiki egiten dut irrintzina.

 

 Baina gautzean eznaiz harroputza:

 nekez, heiagora-auhen-intzirina;

 ukan baitut arrasti'ia negute.

 

 Goizean nuen larrua gantzutu.

 Arratsean, helas!, kiratsez bete,

 maingu, herbal, gor, karsoil, itsu, mutu;

 eztut ulertan zerk nauen ventzutu!

 

 II

 

 Gauza guztien 'zpiritua zara;

 lore guztiak arnotu 'ta nahas:

 hotzerri-belarra, otea, akara.

 Zure urrin hortaz horditu naiz arras.

 

 Gauzen tolesketa gaitza bezala,

 behin harroa, hurrengoa apala.

 Euritan triste, haizetan barreka:

 ur oliatuaz egin erreka.

 

 Gau 't' egun; ilargia, eguzkia;

 batan amurra eta edaskia.

 Zeu zara ardi kumeduna 'ta antzua.

 

 Zure ezagutza etorri zait garaiz:

 astiro, argiro kontaratu naiz

 batez zarela zimaurra, gantzua.

 


inprimatu