inprimatu
San Jose-lorea
Izenburua:
San Jose-lorea
Sinadura:
Anizeto Zugasti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zugasti, Anizeto

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lizarra

 

Etxeberria, Prantzisko

 

 Nere atariko lizar eder,

 Zutzaz itz neurketan asi nai det.

 Txoragarri ez ba'ziņa

 Zerk legike zuk egiņa?

 

 Ni baņo zerbait zarrago zera;

 Elkarri-so, sarri egon gera.

 Nik zugandik ikasiya

 Iņolaz ez da ttikiya.

 

 Sarigarri zu. Zer emango nik?

 Gutxitan det izan ezer onik.

 Nere ezagunak, agiyan,

 Ba-dute zuretzako lan.

 

 ***

 

 Pozik yai aundiz eusko-segari:

 Txapeldun dezu, eskuan sari.

 Esku-lekua egingo,

 Ark zu ospez yasotzeko.

 

 Eztayetan gurdiya txit arro:

 Bizitzekoz betea oparo.

 Zugandik gurdi-sayetsa

 Iņork atera al ba'leza!!!

 

 Yauntxo artean maya txit txuri:

 Yanari goxoz ain dago guri!!

 Zuri kendutako zurez

 Zergatik mai bat egin ez?

 

 Amak an aurtxoa magalean:

 Lo ar-erazten egiņalean...

 Zutzaz seaska egiņen

 Aurra ipintzeko laisterren.

 

 ***

 

 Ayek orrela. Ez naiz ni bete.

 Nik ainbatean nork zaitu maite?

 Neguan, begi beltx, lerden

 Nai zaitut, beti eta aurten.

 

 Zuganuntz, udaberriz, karnaba,

 Kabiya zuzentzen. Ba-du yana...

 Arek abes. Ni itzalean

 Lo-kuluxka ederrean.

 

 Mutiko etxera ikastetxetik:

 Zuk Adarrak izerdiz beterik.

 Txilibitu egingo du,

 Etxe inguruak alaitu.

 

 Yon Ukuzlea gaur da yayoko:

 Zure adarrez ate eta leyo

 Nork ez ditu apainduko,

 Deun aundiya ospatzeko?

 

 Udarako igande arratsaldez,

 Aitonak aurtxo asko ipui galdez:

 Zure azpin ark yalkiko,

 Eder-gura ayei sartuko...

 

 Laister negua. Ardi yanari,

 Artzayak, lizar-kimuz, ugari...

 Adarrak makil dauzkazu:

 Etsaya yoko al dezu?

 

 Len bai ayen aurka gure aitak

 Ikus ditugu. Lizar makillak

 Izkillu; eta, bulartsu

 Azkatasun eskuratu.

 

 Olerkari eta neurtitzlari,

 Zugana zeuden biziro adi.

 Goien izar... ibaitxoan

 Zure itzal zuten gogoan.

 

 Neronek ere, lenen Yinkoa:

 Bigarren dizut zure oroitza.

 Piztu didazu sarritan,

 Su berexia muinetan.

 

 Eusko olerkarien baratzatxo,

 Oraindik be aukeran landertxo...

 Zuspertzalle zinduzkegu,

 Bat egiten ba'genkigu.

 

 Nere altxorra erakutsi det:

 Agiriyan dago apain eder.

 Zarren gogoa berritu:

 Berorrek nauka gogotsu.

 


inprimatu