inprimatu
Belenen
Izenburua:
Belenen
Sinadura:
Manuel Lekuona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2/4
Orrialdea:
5-6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maitasunari gorroto

 

Etxaniz,Nemesio

 

 Ez adi gelditu gure atean.

 Oakit aurrera. Zertarako aut,

 Maitasun, biotz-eden, etxean?

 Ordu onean jo dek nere atea!

 Biotza zakarretara, ustel-gai,

 jaurti nian. Ez egon nere zai.

 Pake-lapur,

 arpegi gozo, gibel txakur,

 ematen dekan ezti-edena,

 oņaze miņagoa sortzearren

 eskeņi oi-dek.

 Errruki-gabe ixurtzen dakik

 beazun-eztena.

 

 Ama bat eman idaken, argi-uts.

 Ni samintzeko, erio-mende,

 biurtu uan ezur eta auts.

 Zertarako niņukan erri baten seme?

 Onen ederrez txora-ondoren,

 eten nendin zori-gabe?

 

 Maitasun! Gorroto aut!

 Eskein gezurtiz,

 amaika aldiz

 itxutu nauk.

 Maitale eziņen egarriz

 zirika niņukan, aiek irriz

 utzi nenzaten minbera.

 Ire aolkuz lege guziak

 jaurti nizkian leizera.

 Jainkoa Bera maitatzen ere,

 ez didak utzi pakean.

 Oben-irrikaz nere bizia

 josi dek: inpernu-keizez

 gal zedin nere zoria.

 Zertan ago gei nere atean?

 Nere burua sasi zuri dek,

 urteen buruz su-gai-utsa.

 Ala ere, gezurti alen!

 maite gazteen eskeintza

 egiten ez aiz lotsatzen.

 Oa emendik, eden galgarri!

 Ta kontu

 nere biotzean sartu!

 Berriro emen somatzen ba-aut,

 madarikatu!

 naiz nere bizia galdu,

 nere biotza labain zorrotzez

 erdi-erditik urratuz,

 ilko aut nere eskuz!

 


inprimatu