inprimatu
Ekaitza
Izenburua:
Ekaitza
Sinadura:
Nemesio Etxaniz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxaniz, Nemesio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1/4
Orrialdea:
19

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ain urruti ta ain urbil

 

Etxaniz, Nemesio

 

 Ain urruti, ta ain urbil!

 Au izan den gure gurpil.

 

 Ogei urte dizkiņagu

 alkarren albo lanean.

 Nik, ire gose biotzean:

 ik, nere egarri ixillean.

 

 Begiratu níņan bildurrez beingoan:

 ik, bestera begiratu unan.

 Begiratu idanan beste bein bildurrez:

 nik, jetxi nizkiņan begiak samiņez.

 

 Ain urruti, ta ain urbil!

 Ogei urte onen ixil!

 

 Asperen bat nik. Ik: gaxo al-ago?

 -Burua astun diņat. Ez diņat geiago.

 Itz-egin nai unan: baņa sorgin batek

 alda ziņan ire itza. Aidean laņoak zeudek.

 

 Ain urruti, ta ain urbil!

 Orrek din gure biotza il!

 


inprimatu