inprimatu
Elegía por la muerte del nombre
Izenburua:
Elegía por la muerte del nombre
Sinadura:
Carlos de la Viña
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Viña, Carlos de la

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1952
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
1-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nil igitur mors est

 

Mirande, Jon

 

 Oi uda-egun azkendu hau!

 Kirol-ez, haurrek zahara-mets...

 Atheetan, haatik, maitaleak...

 ...egia dela ustez-ala

 nik duta uste, arratsetan?

 

 Maitez gor, gautar maitaleok:

 gizenden landa-baratzetan

 beleak daude, hitz egile.

 Kalean haurrok, zaharregi:

 aihan da harra, zituetan.

 

 Itzalak gelan izigarri;

 hots eta hitzak, areago.

 Despotê, hel! Hel! Sinheslegai

 egun bai-nago -beldur handiz!

 -Espa ta deiak alperratan.

 ..........................

 Bakea jin da. Nondikoa?

 Niago utzi ahal naute

 bi jainko-bele ahantziek

 -mirariz hitzak, zergarri txar

 ziranak, itzal-erazirik-?

 Jai eder neure jauregian

 liburu benak hetsi-eta,

 aburu denak gutietsiz;

 mintzo dut ezen niagoan

 -ez hemen, ez gaur- ez-jainko bat.

 

 Gizendak eri ziralarik

 "Bizi-min" deitu minbiziaz,

 mintzo zen, ixil, ez-jainkoa;

 "Deus ez da" zion "herioa:

 EZ dena EZin diteke hil."

 

 Et EZak oro zituen jo:

 hiria, haurrak, maitaleak

 -eta botz neukan bihotzean,

 "hil-beldur" deitu gezur-minaz

 gizendak eri ziradela.

 


inprimatu