inprimatu
Jean Paul Sartre'ren ardi galduak
Izenburua:
Jean Paul Sartre'ren ardi galduak
Sinadura:
Eusebio Erkiaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
21-22

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Larran

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Ni ere nekazari

 izana nozue,

 eta aititaren bordan

 laba-arto gozue

 yana nago sarritan,

 aste labasue

 zortzian bein oi gendun

 Ąumion zerue!...

 

 Aldiz-aldi egoten

 nintzan baserrian

 ana-arrebak utzirik

 kaieko errian,

 amaren itzalpean

 -ni uzkar-ume izan-

 saia zeru-goira lez

 basoratzen nintzan.

 

 Bizargabe aroko

 bizi atsegiņa!

 ordun ez nekian zer

 leitekean miņa;

 ene barne-landarak

 ez lei ez gorriņa,

 garden ta izurrik barik

 biotzaren girņa.

 

 Mutikoa izan arren

 beiak nik menpean,

 akulua sorbaldan

 gizonen antzean,

 abereak aurretik

 erreka bidean,

 an ura edan aurrez

 gozaro larrean.

 

 Beiak otzanak ziran

 bai, bat ez besteak,

 onek begiak bizkor,

 apatxak gazteak;

 bakartia, zoranga,

 baltzbaltzak uleak,

 ark naiago auzoko

 larra eta aleak. 

 

 Zerbait alde- egitean

 yuten nintzakion,

 ta akuluagaz zizta

 ezer ba'lerion,

 errekaldetik goirantz

 lenengo nik igon

 andik sokil bat yaurtiz

 izualdi emon.

 

 Ori ikusiz, lasterka

 bigantxa izubera,

 larrari agur einda

 etxeko bidera,

 nik zidor laburra artu

 eta urten aurrera,

 ta barriro bigaia

 bare, ene esanera.

 

 Bei-bigantxa aek biak

 "Baltxa" eta "Arrio"

 izengoitiz nituen:

 "Zoro" "Zorabio";

 aura erosia zan,

 au, etxean yaio;

 senide zirudien

 biek, orraitio.

 

 Urrun, tontor-aldean

 erriko eliza,

 eguberdian ozen

 Andra Mari'n itza,

 arratsberan, ostera,

 gabaren geriza,

 oiek nik orduzari

 yatorraren gisa.

 

 Larran edoski neban

 nik aizutasuna,

 txoriaren egada

 yareia, laguna;

 aien kanta alaietan

 musta askatasuna,

 geroz, gorroto il-arte

 kataien astuna.

 

 Eder, larran, bei-txalak

 eguzki gozotan,

 areago gizonak

 yarei lau aizelan;

 uritzarko bizitza

 neketsu onetan

 kai eta zelaietaz

 beti amesetan.

 

 Ni ere laborari

 izana nozue,

 gaur ere ozka-min dot

 labarto gozue...

 


inprimatu