Arrantzale zaarra
Erkiaga, Eusebio
Urrunera begira
itxaso ertzean
aspertzeke egon dago
ke ta ke artean,
pipa zarrari leinka
egin bitartean
kayoak dabilkioz
egan goienean.
Egunaren sorrera
uda naiz neguan
bai sarri ikusi daula
Bizkaiko itxasoan;
beti itxaropen dirudi
bular ta buruan
lengo oroipen samurrak
ames gerokoan.
Txapel maiz zuloduna
buruan yarrita,
praka adabakituak
-belaunak puxika.-
alkondara ukondua
txatalez yosita,
begiak, zidar garbi,
geun, erdi itzalita.
Uleak zuri-baltzak,
arpegia tximur,
begiondoan eta
kokotean izur,
mintzokera nagia,
itzak isil, labur,
nekezale ez dirudi
eta bai yaun gaillur.
Lekitar arrantzale
onek esakera
soņuaz egiten dau
amai isilbera,
ba-dirudi apaizen
yai-abestukera
mezatan eldutean
Ogi-onestera.
Eskuak geldi daukaz
mintzo bitartean
itxas-semeak oi daur
itzera barean;
milla elezar eder
entzun ondorean
aldendu natxakio
ondamu antzean.
Urrunean begiak,
soiņa legorrean,
utzi dot laguntzarra
Tala'ko kurtzean;
goian, artizarra ager,
kanp-otsak dorrean...
mariņela burutsik
isil, otoitzean...
|