inprimatu
Poemas
Izenburua:
Poemas
Sinadura:
Mario Angel Marrodán
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Marrodán, Mario Angel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1951
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
1-10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nire erria

 

Artola, Fernando ("Bordari")

 

 Nire-Erria, marinel erria

 Getari, Orio, Ondarrabia...?

 Gora Kantauria!

 

 Nola illargia

 Zeru supaian

 adar itxurean...

 

 Orla Nire-Erri

 (Euskal-Erria)

 sartzen da urean...

 

 Edo itxasoa

 maite-maiteki

 sartzen lurrean...

 

 Dana dala...

 Nire Erria

 Euskal Erria

 Itxaso ta lur

 Lur eta itxaso

 Batño dala

 Itxas-Erria.

 

 Itxasoen jun etorriak

 Bazter guztiak

 Garbi-garbiak

 Uzten, aldi bitan

 Egunean

 

 Mare illak

 Mare biziak

 "Itxasoen

 jun etorriak".

 ..............

 "Orren berri

 bada illargiak

 Zorionean.

 

 Ezetz diozu?

 Bai, adiskide, bai!

 itxasoa egarritutzen da...

 

 Bidaso, Urumea, Oria,

 Gipuzkoako iru ibai

 Or dituzu ur karrio

 

 Itxasoen antsiak

 Laño antzeko oreak

 Aurrena zeru bideak...

 Ostera, euria dario.

 

 Bai, adiskide, bai!

 egarritzen da itxasoa.

 

 Gaziak, geza nai,

 Arrak, emia,

 Legorrak, bustia,

 Lurrak, euria,

 Itxasoak... lur.

 

 Lur ola lixaso

 Mariñel erria.

 

 Ta erri ortan,

 Bateltxoak,

 Treñeruak,

 Sareak... kaia,

 Ta Elizatxo bat,

 Fede agerkaia.

 ..............

 Kristo gurutzean,

 Otoia biotzean.

 ...............

 Etxe ederrak,

 Txukun-txukunak,

 Aiton zarrak,

 Nini kuttunak,

 Ama ta amonak,

 Mutil ta gizonak.

 

 Nire Erria

 Mariñel Erria,

 Getari, Orio,

 Ondarrabia.

 

 Itxaso ta lur,

 lur ta itxaso

 

 Euskal-Erria!!

 


Ondamendia

 

Artola, Fernando ("Bordari")

 

 Ustek;... uste

 Zenbait egun triste

 Askotan dakarte

 ¡Usteak,.... ustel

 

 Agiri da

 Noiz beinka

 Izarra, egunean...

 

 Argiago

 Beti da

 Izarra, arratsean.

 

 Izarñoak

 Zerunn

 Keñuka, illunean.

 

 Esan nairik

 Gertako

 Dena ai!

 Urrengo egunean

 ...............

 Aize epela,

 Itxas zabala,

 Bare... dena,

 Itxasora!

 Erri dena.

 

 Kantuz.

 

 Ekin, ekin! mariñelak

 Guazen oro itxasora

 Uartzean euzki ederra

 Laister agertzera doa

 Goiz ñabarra, urdin-ubela

 Gorri-gorrituko da.

 

 (Goiz argi

 Arrats eudi

 Izarñoak zerutik)

 Guk ez jakin...

 aren izkuntzik!...

 


Txekoen otoitzak

 

Artola, Fernando ("Bordari")

 

 Enbat bildurgarria danean agertzen

 Arrantzale erria, asten da otoitzen

 

 Zeruko Amarentzat argia piztuta

 Imajiñen aurrian belaunbikatuta

 

 O! Zeruko Amatxo, amatxo, on-ona

 Itxasoan ditut, ai! seme ta gizona

 

 Aiek galtzen baditut, zer egingo det nik?

 Sei seme-alabekin, emen, alargunik

 

 Zu Ama izana zera, badakizu zer dan

 Semea galdutzia, gazte-gazterikan

 

 Arren ta arren Amatxo, entzun gure otoitza

 Etxerako utzi, ai! aien eriotza.

 ................................

 Andre gaztia

 Ezkon berria

 (Aurra egitekoa... aurki)

 Ara ta onera

 Kaiean

 Negarrez dabill,

 

 Atzo alako denbora ona!

 Nork uste bear zuan?

 

 Usteak... uste...

 Irauten zuan.

 


Ondorenak

 

Artola, Fernando ("Bordari")

 

 Bustialdiak

 askotan ondoren txarrak

 Mariñel onei

 Usteldu aizkan butarrak.

 (Abestu litezke)

 

 Eriotz trixte batek ematen dit gaya

 Bizi ori kantatzen bear det nik saya

 

 Arrantzale gaxo bat, miñez zan gelditu

 Arrezkero gaxoak, naiko lan baditu

 

 Senarra sendatzeko, mediku onenak

 Emazteak ekarri, alperrikan denak

 

 Gogua portxatuaz, au ta ura jan zazu

 Biotzeko nerea, on egingo dizu

 

 Galdu arte iñork ere bearreko laguna

 Ez dugu estimatzen gure osasuna

 

 Obe zenduke maite, tabernan mayian

 Ez orla gaxoturik etzanik oyian

 

 Egia esan dezu, ori da arrazoya

 Pozik jungo nitzake... banuke sasoya

 

 Andretxo biotzekua, neriak egin du

 Nola bear dituzu guziak mantendu?

 

 Sendia olkartuta, itz zuur ta zakonak

 Esan zitun iltzera zijoan gizonak

 

 Gure aurtxo maiteak aitatxorik gabe

 Nere andre kuttuna zu zera orien jabe

 

 Ez zazula andretxo, ez egin negarrik

 Betirako ez nua, gero arte bakarrik

 

 Jaungoikoaren bildurran bear dituzu azi

 Zeruan alkartzeko... onak izan beti

 

 Zeru goyan nazute zuen ordezkari

 Laguntza maiz eskatu, Birjin maiteari

 

 Nere seme-alabak, zuek on-onak izan

 Negarrezko egunik amari ez eman

 

 Entzun zazu semetxo, zu zera zarrena

 Aurrerakoan zera, aita bigarrena

 

 ................................

 

 Andik denbora gutxi mariñel gaixuak

 Artu zitun fededun, bere elizakuak

 

 Jaunari lagunduaz etxe be barrura

 Jende asko zan etorri, maitea zan ura

 

 Arnasa estu-estu, larri, ai! biotza

 Estulak ito nai du, zer izerdi otza!

 

 Sukarra nagusitu, begitan bistik ez

 Etxe artan guziak, antsiz ta negarrez

 

 Azkeneko arnasa, oraintxet eman du

 Bero espiritua zerura zuzendu

 

 Gorputza illik dago. Ai, ango negarrak!

 Zer utsa uzten duen, aita ta senarrak...

 

 Dezayogun guztiak biotzez otoitu

 Illik dagon kristauak, ori jaten bai du

 

 (Goyan bego)

 


Itxasoko gertaerak

 

Artola, Fernando ("Bordari")

 

 Gure izatea

 

 Aitona "Brontze"

 Zein-tzan?...

 Mundu guzian

 Beste bat etzan

 Uraxe indartsua

 Bat bazan.

 

 Zortzi oin, ia

 Anketik burura

 (Altzoko aundien

 gizara)

 Eta zabal?

 Ene! zertzan ura...

 Txalupa bizkarra

 Modura.

 

 Kantuz.

 

 Terranoba partian

 Arrantzan izana

 Lur-mundu guziari

 Jira-bira emana

 Legorrian une bat

 Ezin egon zana

 Ekaitz ta baga artean

 Zuen atsedena

 

 Mariñelen artian

 Bazuen itzala

 Neurrian jarriko zun

 Biur ta zitala

 Arek esan guzia

 Bete bear bereala

 Biotz-aundi onokoa

 Genun alaz-ala

 

 Patroyetan onena

 Izandatakoa

 Belarritik zintzillik

 Uztai urrezkoa

 Galtzaidu ta burnizko

 Gorputz sendokon

 Ez zenun artu naiko

 Aren ostikoa

 

 ............

 

 Ba, orrelako gizona

 Zer dan guro izatea!

 Legorreko "ebaki" batek,

 Uts, ezer-ez batek

 Eraman zuan...

 

 (Goyan bego)

 


inprimatu