inprimatu
Nere Zoriala
Izenburua:
Nere Zoriala
Sinadura:
Santi Onaindia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
17-20

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Izaki abestia

 

Lekuona, Juan Mari

 

 Ona, arrats gorri, udazken eriotz,

 Sutan dijoakit, -ala nere biotz-

 Sutan dirdirakor laņo erraietan,

 Argi-urre naspil nere begietan...

 Izaki maitea, Jainko naiak nakar.

 Otoitz egarri au zuk berdindu bear!

 Otoitz xurru-murru, barne zimikoa

 Ausnartu nairikan mendira nijoa.

 Ler zorian nago egi-min maite-min...

 Utsaren leloa: besarka nai t'ezin!

 .................................

 Zelaiburun eder zozoak txiruli.

 Bere azken agur Jainkoari dagi.

 Baserri ke urdiņ, mendi itzal luze

 Illunabar mami: argi, oler, aize.

 Dena zoragarri... Zantzuren bat datza:

 Susmo biziz dakust Jaunaren'kerantza.

 Oro biur nadin izaki maitale

 Gerosle leiatsu, Asis'ko eskale!

 Zantzu oien gose nere zentzu legor

 Izate eder muņak aztar naiez dator.

 Muņ au izakian ereņirik dago

 Zantzu bat dagernez ainbat sakonago.

 Sakon kabitxoan maite zantzu kutun,

 Sakon iturri garbian apaltasun.

 Pagoak dager liraintasun ezea,

 Gauak ezereza illundiz betea.

 Gauz denak dagite Jabearen berri

 Loreak, aizeak, oiu zoragarri.

 Eder ezak Jauna, izar dirdir goiztar,

 Iturritxoaren mintzo zerutiar...

 Izaki maitea: mintza atergabe,

 Goretsi Jainkoa zeru-lurren Jabe.

 Jainkoa'gan murgil, eder zorabio

 Nere barneari atseden dagio...

 Illuntzen eguna, dena itzal aldi.

 Baņan biotza nik maitez t'egiz gaindi.

 Ametsen bat ote izaki margoa?

 Margoa baleike; ez nere leloa.

 Maite-miņ egi-miņ egunak igesi,

 Gauak -itsu nabil- eder miņa azi...

 Utsa naizela ta, ontan bear etsi:

 Izaki abestiz Jainkoa goretsi!

 


inprimatu