inprimatu
Ene basetxe
Izenburua:
Ene basetxe
Sinadura:
Frantzisko Pagadizabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pagadizabal, Frantzisko

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
18-19

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Laguntzale

 

Mujica, Emiliano

 

 ¿Zer dezu, maite, orren negarti,

 darizkitzula malko samiñak?...

 ¿zer izan dezu minberatzeko?...

 ¿zergatik zure negar zotiñak?...

 Egin, bai, negar; min garratz ori

 arintzen balu negar egiñak...

 ¡zenbat naigabe! ¡zenbat zoritxar,

 zentzatu gabez ditugun. grinak!

 

 Negu ondoren ongarri datoz

 udaberriko ebi lanbroak,

 era berean izan litezke

 goraiz ixurtzen diran malkoek.

 Garai dan arte, aolku on bat

 eman nai dizu nere mintzoak,

 erabat utziz lengo bideak,

 artu ditzazun asmo ziudoak.

 

 Zorigaiztoan sena galduaz

 ona zalakon zere nalera,

 etorkizunak bildurtu gabe

 goizegi asi ziñan gainbera.

 Gainberakoa bukatu zaizu,

 ta nekezkoa dator aurrera...

 ¡beste askori gertatzen zaie,

 zuri gertatu zazun au bera!

 

 Gaztetazunak aize azko du,

 oarpen gutxi, edo bat ere ez;

 gairik zallenak errizten ditu

 nai dun erara... irudimenez.

 Buruzbideko erabakiak

 oñarri gabe, azmoak errez,

 gairik ez duten iritzi azko

 gaztedi zale dira berenez.

 

 Udaberrian ikusten dana

 ez da guzia lore baratza;

 inguru, bertan, egon liteke

 zorrotzena dan elor arantza.

 Noiz eta nundik ez dakigula

 poz orde dator etsipen latza;

 ¿orduan nola poztu ta alaitu

 min atsekabez dagon biotza?

 

 Ezin litezke benetan artu

 alde txarreko tamal guziak;

 artu ezkero, egun batonik

 ez luke izango gure biziak.

 Atzekabea ta alaitazuna,

 askotan datoz berdin jantziak;

 zarrakatzeko almenik ez du,

 ez jakin eta gutxi ikusiak.

 

 Itz arin azko errez sinistu

 ta entzun nai ez ondo esanak,

 berezko diran gazte-bultz-aldik

 menpetu gabez ¡ara zer lanak!

 Ludi txar onek, non-nai ta beti,

 jarrita dauzka sare zabalak;

 naiz or erari, badu onbide

 garaiz damutu ta altxatzen danak.

 

 Altxa zindezke, ta altxa zaitezen

 nere, laguntza bear bazera,

 nik lagunduko dizut gogo onez,

 ¡baña jarraitu, zuzen, aurrera!

 Bide txarretik ez berriz asi;

 baldin bazoaz berriz lenera,

 malko geiago garratzu bear

 izango dezu lenaz gañera.

 

 Asmo gabeko damutze soillak,

 utziko dizu biotza zeken,

 maitazunezko pozki xamurrak

 bide onetik sortu baño len.

 Maitazun berak zamiña badu,

 beti pazkari ezin leike emen

 osatutako poz atzedenez

 aundi ta txiki guziak erren.

 

 Zergatik bada kentzen ez dezu

 itxutzen zaitun eztalki ori?

 zergatik orren apeta txarrez

 ateak itxi ezaguerari?

 Samin garratzak menpetu gabe

 biur zeitezen poz abezlari,

 entzun zaiozu ezaten duna

 egizko zure lagun danari.

 

 Aizeman utsak ezin du itzali

 biotzeko dan maitasun garra;

 ain gutxi kendu nai bezin errez,

 kezka txarretik sortzen dan arra.

 Oker damu ta zuzen azmoak

 lagun badute naimen indarra,

 aztiro, baña, poz paketsuak,

 txukatu oi du samin negarra.

 

 Azko dezu ba, ta ixildu zaite,

 negar zotinka ez beti jardun;

 malkok legortu, ta biotzari

 bidezko dana, eman, zer naidun.

 Bide txarretik jarraierazi

 dizaten oiek ez dira lagun;

 nere laguntza nai dizut eta

 bide onetik jarrai dezagun.

 


inprimatu