inprimatu
Or zaude Jesus aldarean
Izenburua:
Or zaude Jesus aldarean
Sinadura:
Juan Mari Lekuona
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Lekuona, Juan Mari

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
15-17

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nere soroa

 

Alustitza, Julian

 

 Iturriak badaki kaņabera non den!

 Galeperrak ere bai txuloa non duen...

 Soro-puxketatxo bat nik ere banuen.

 

 Igaz (txantxangorriak kantatu garaia)

 biotzean poza ta eskuan azia,

 soro denean nizun erein garia.

 

 Laister azaldu zuan lurretik mokoa,

 lenengo belartxo bat, urrengo lastoa.

 Aren berdea eta aren ezoa!

 Zerutik aldatua ote zen soroa!?...

 

 Baņan mundu xar onen biotza kaxkarra.

 Mami-errea duzu basoko txillarra...

 Arrosak eraman ezin otalora xarra...

 

 Zeruaren urdiņak, inbiri makurrez,

 soroaren berdea eraman eziņez,

 dena ondatu zidan goiz batez izotzez.

 

 Alabearrez Jaunak euzkia sortu zun.

 Gariak berriz ere burua altxa zigun

 Ta azitzen ari zaigu bai gau ta bai egun.

 

 Martin-xoxoak jo zun Udalen-doņua.

 Gari-tartean, berriz, galeper-soņua...

 Lastoak dagoneko badizu burua.

 

 Uztail-erdia. Eguzkiak parre.

 Zillar genun soroa orain, berriz, urre.

 Alea gizentzen ta zabaltzen muturre.

 

 Atarian itaiak irrika agoa.

 Biar egurdirako lurrean soroa.

 Mandiora alea, sapaira lastoa.

 

 Errotako arria alearen zai...

 Etxeko umetxoak labesua nai...

 Laister degu labean opillaren usai...

 

 Galsoro laztana!

 Irakatsi ederra ik eman dekana.

 Galeperrai osa diek txulo bana...

 Etxeko umeai urterako jana...

 


inprimatu