Gure labesua
Alustitza, Julian
Xoxoak goizero saio-legea.
Egun bakoitzak dizu neke berea...
Astelenak gurean ogi-erretzea.
Amonatxoak egin zun elizako lana.
Urrena olloai eman die jana...
Gure labesurako gertu dago dana.
Elaatzean pertzari lurriņa dario.
Amonak oreari erain-daragio.
Inguruan umea pozez zorabie.
Orain artu orea ta oian estali.
Izarape goxoan umetxoak nagi...
Orea, ordea, epelean jaiki.
Gero kutxilloakin ebaki zatia,
amonak legunkiro osatu ogia,
umeak txotx batekin xulatu mamia.
Etxaguko labea txinparta betean.
Isatsa gertu dago mai baten gaņean...
Aurki sartuko ogiak labe epelean.
Lizarrean txoriak begia ernai...
Illobatxo gazteenak ogi berria nai.
Amona, bitartean, ogiaren zai.
Arratsalde erdiz usai iztilla...
Umea trikitika ogi berri billa.
Saskian estalita aor ogi-pilla!
Zapi txurian, berriz, axal eta mutur,
amonak neretzako egin dun opilla.