inprimatu
Zorion-etxea
Izenburua:
Zorion-etxea
Sinadura:
Julian Alustiza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alustiza, Julian

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amonaren errosarioa

 

Alustitza, Julian

 

 Amonatxo bat banun

 (Jaungoiko altsua!)

 Aren irriparrea!,

 aren errezoa!

 Zerutio ote zun jasoa?...

 

 Goiz-erdira artu du

 patata-saskia.

 Amonak gerta bear

 gure bazkaria...

 Alere ez dizu utziko

 bere eskaria,

 ez-ta arpegiko argia...

 

 Mai-gaņean aurrena

 txotx-pillo bat bildu.

 (Larogeitik gora izan

 ta oroimena galdu!)

 Bere errezoetan

 txotxen laguntza bear du.

 

 Sutondoan lapikok

 irakin diraki...

 Patatak sartu ditu

 poliki-poliki...,

 Axalak mantalera,

 ta eragin txotxari...,

 ta "Agur-Mari", ta "Agur-Mari"...

 

 Etxaguko iturrik

 etorri goxoa...

 Amonak ari dizu

 errosarioa...

 Aren irriparrea!,

 aren errezoa!

 Zerutio ote zun jasoa?!

 


inprimatu