inprimatu
Amonaren errosarioa
Izenburua:
Amonaren errosarioa
Sinadura:
Julian Alustiza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alustiza, Julian

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Konbentuko sagarrondoa

 

Alustitza, Julian

 

 Moja-konbentu bat zan

 patxada osoan.

 Pareta zar gaņetik,

 baratzaz barruan,

 sagarrondo aundi bat

 loretan zegoan.

 

 Erleak "xurru-murrux"

 eren erlauntzira...

 Ene animak iges

 konbentu-kubira.

 Mojatxoak leiatsu

 antxen ari dira.

 

 Burutik txuri eta

 beltzez gorputz dana,

 moja bakoitza zenun

 sagarrondo bana.

 Ta ezpaņetik zerien

 erlearen lana.

 

 Aizea zinkurinka

 leio-zirriztuan...

 Badabil iskanbilla

 kaleen barruan:

 negarra plaza-buruan...

 Ez-da atsegin munduan!...

 

 Erleak lanean ta

 mojak errezoan...

 "Xurru-murru" goxoan,

 bake-abaroan,

 begiak laga nindun

 loaren altzoan.

 

 Loak artu bezela

 ametsetan asi:

 Moja-jantzian nizun

 gorputza ikusi:

 beltzez soņeko dana,

 buru-gaindik txuri,

 ta besoen azpian

 (iruditen neri)

 ego meak ernetzen

 ote ziran ari...

 

 Azkenekoz orratik

 esna nintzanean,

 begik igurtzi nituen

 ikusi naiean...

 

 Moja-konbentu bat zan

 patxada osoan.

 Pareta zar gaņetik,

 baratzaz barruan,

 sagarrondo aundi bat

 loratan zegoan...

 


inprimatu