inprimatu
Carta a un amigo
Izenburua:
Carta a un amigo
Sinadura:
Gabriel Celaya
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Celaya, Gabriel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1950
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
1-5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lotxo bat egiten

 

Sagarzazu, Claudio

 

 Udaberria da... Txoriñoak non-nai

 Poz-pozik abesten...

 Zuaitz danak ostoz, yantziak orlegiz,

 Loreak yaiotzen.

 

 Udaberria da... Amatxo maitea,

 Atsegiñez dago,

 Aurtxo txil polita, gaur yaio berria,

 Seaskatxoan lo...

 

 Aur txiki gaxoa, orain esnatu da...

 Begiak zabalik...

 Irri-barrez dago, amari begira...

 Ez da lo gogorik.

 

 Amak abesten du:

 "Egin zazu lo-lo,

 Ai, nere kutuna;

 Lo eiteagatik

 Nik emango dizut

 Zuk gura dezuna.

 Tunkurrunkutunku...

 Tunkurrunkutuna...

 Loooo... loooo...".

 

 ***

 

 Negu beltz, txarra da... Txoriñoak otzez,

 Ez dute abesten.

 Zuaitzak an, emen, osto eder gabe,

 Loreak igartzen.

 

 Negu beltz txarra da... Amatxo maitea

 Samindua dago.

 Aur txiki gaxoak, iñolaz seaskan

 Ezin da egin lo...

 

 Amak abesten du:

 "Egon bada ixillik

 Ai, nere kutuna,

 Zu sendatzearren

 Nik emango nuke

 Nere ontasuna.

 Tunkurrunkutunku...

 Tunkurrunkutuna...

 Looo... looo...".

 

 Aur txiki gaxoa, orain geldi-geldi...

 Begiak itxirik...

 Lotxo bat egiten... ixil, ixil-ixil...

 Seaskan dago illik.

 


inprimatu