Bihotza!
Krutwig, Federico P.
Munduak gezurra diyotsu, bihotza.
Gezurr-gezurra bere argi indartsuez,
Nigarretan miņa iņork ere aditzen
Eztuela, derakhus.
Dadukazun miņa ixillik negarr zazu,
Munduak ba'lekhus' handitu luke ta,
Nihork ere laguntzen ezteraukola
Nihori ezer ere ez.
Zure naigabea gorde zazu zutzat.
Bethi ixillik zagoz, ixillik, ixillik!
Khendu zazu begietatik nigarra
Nihork ezpeza ikhusi.
Naigabean zaro dadukazun miņak
Nigarrei ba'leriye, ba'lerakhuski
Eskutu thokirat iges egin zazu,
Bakharrik nigarr eizu.
Zoriak zuzaz barre egin nai ba'leza
Eragotz ezazu, gure phenak ilten
Barneko miņaz, ezpaņetan barrea
Iphinten ba'geneki.
Eziezozu erran zuk miņa innori.
Ixillik zagoz, egon ahal ba'zintez,
Ixillik gorde ezazu zure arimaren
Arimaren barnean.
Barre egizu, nigarr eitten duzun hori!
Bai ta phenak bizirik triskatzen ere!
Barre egin ezazu, zerorren barrea
Illen nigarra da, ta.
Biztu gaittun biziaren sukharr hori,
Eraman begaitza zu zarean nayak,
Laindoko Lege sorr hori, zathorrzkigu,
Gugan izan zaittezen!
Olympotarr hoik, etzituztet gurtzen nik,
Iraunkhorrak zuek ere zerate ta,
Zigurki Ezerezerat zobazte ta,
Ezer etzerate ta.