inprimatu
Laister igana...
Izenburua:
Laister igana...
Sinadura:
Emeterio Arrese
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1949
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Igarondo

 

Arrese, Emeterio

 

 Zumardiaundi, garai batean

 zure kerizpe-laztana

 artuaz emen egon oi nintzan

 ordu goxoei emana.

 Len bezelaxe zeundelakoan

 etorri naiz gaur zugana,

 ta, zer ikuspen begitara zait...?

 Ustega-beko antzalda!

 

 Beste zuaitzak zure tokiyan,

 zumar-itzalik ez emen,

 iparrak bere soņu biguna

 ez dakit nun jo lezaken,

 zuaitz berritan iņoiz ezpaitu

 eresgai onik arkitzen.

 Zu ziņan tenaz lillura-toki

 berezietan ederren.

 

 Erreka polit marmariņe bat

 zijoakizun urbizi,

 ur jator, arraiz aberatsa ta

 ziaro garbiya beti.

 Ikuskai onik ez dezu orain,

 ez kerizpe t'ez ur garbi...

 Leno ziņana gogamenean

 erabil zaitut, Zumardi.

 

 Banun andregai zoragarri bat,

 biyok maiz onerabide,

 iņun ez emen ainbat atsegin

 t'amets ain ederrik ere.

 Garai artako zumardian nik

 zenbat egonaldi maite...!

 Bai bizitz eder urte yoanak

 itzuli albalitezke!

 


inprimatu