inprimatu
Irurogei ta amasei urtez
Izenburua:
Irurogei ta amasei urtez
Sinadura:
Emeterio Arrese
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1949
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
20-21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Biotz-agurra

 

Arrese, Emeterio

 

 Negu beltzean egoten oi dan

 bezela txantxangorriya,

 otzikaraz ta mutu zegoken

 nere barrengo txoriya.

 Gaur bat-batean txospertu zaidak,

 gaur egun zoragarriya,

 lengo ixillaren ordez nik orain

 abestaldi bereziya.

 

 Goibel-nagirik iņork ez emen,

 baizik zorion-uztargi

 ta uztargipean gure biotzak

 atsegiņaren urbizi.

 Iturri denak mingain zetortzik,

 bizkor, eretsu ta garbi.

 Gu, beraz, emen zorionezko

 ibayan denak igari.

 

 Jai eder onek maitasunaren

 urrin gozoa zeriok,

 t'aldi berean sortu zaizkiak

 bertsokume dantxariok.

 Ire omenaz abeskide gu,

 biziro alai guziok;

 izan ere ik gure pozari

 pozik erantzun baitiok.

 

 Nere buruzko epotx ariņa

 mintzo eder ta luzerik

 egiteko gai ezpada ere

 naimena bazerabilkik.

 Itz oiek baņo askoz geyago

 laztan batek esango dik;

 laztan auxe ba ziņez demaiat

 beso ta gogo zabalik.

 


inprimatu