inprimatu
Ario makurra
Izenburua:
Ario makurra
Sinadura:
Emeterio Arrese
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1949
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
17-18

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Txanpaņek eragin

 

Arrese, Emeterio

 

 Apari batean

 

 Zartzaroz umetuen

 bular bixigarri,

 ardorik bikaņen au

 edatez alai ni.

 Kezka-xomorro mintsu

 beltxik etzait ari;

 beltx erien ordez gaur

 berreun ipurtargi,

 oztiņeder-begi,

 ameskai ugari...

 Au bai dala pozaren

 goreneko zori!

 

 Egarbera

 

 Iņoiz ere ez det edan

 onenbeste txanpain,

 oso bustiya nago

 ezur, mami ta zain.

 Alaz ere pitin bat

 bederik lengoz gain

 zuen guzion opaz

 edango det orain.

 Txol eder ontan ha nik

 biotz, begi t'ezpain.

 

 Bor-bor

 

 Zirikatzalle onak

 zeraten ezkero

 neurtitzez beste zerbait

 esanairik nago.

 Nai arren ezin baņa;

 izan ere ardo

 geyegi edan eta

 nere kankar bero,

 nere buru-eltze au

 irakiten dago.

 Bertso-bide zallean

 zuzen xamar edo

 oker aundirik gabe

 jardun banaiz leno,

 bidegalduta orain

 ez dakit nora jo,

 itsumustuka nabil,

 t'azkenean... poto.

 

 Berriz?

 

 Len poto bat egin det,

 orain zer..., kaikuba?

 Aundi bat laister nere

 ganbaran sortuba

 eskeņiko dizuet

 ederki landuba;

 gai onez egiņa ta

 begiz apainduba

 kaikurik aundiyena

 neronen buruba.

 


inprimatu