Tori
Arrese, Emeterio
Zortziko arin bat Pellok
eskatu dit gaur goizean.
¿Ariña nai? Ona emen.
lastozko xare batean:
Itz-lerro bat egin det,
orain bigarrena,
beste onekin iru,
laua det zallena;
bosteraño iritxi naiz,
emen seigarrena;
zaspi..., ondoren gaya
zortziko batena.
|