inprimatu
Tori
Izenburua:
Tori
Sinadura:
Emeterio Arrese
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arrese, Emeterio

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1949
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


"Aratzine" bere buruz

 

Arrese, Emeterio

 

 "Yainkoari zor bizitza;

 Berak itz eder au: Zadi!;

 ta bat-batean orrela

 nere sortze, nere izaki...

 Egunez ni ezikuskor,

 gauean oztar-irudi,

 gaxoen begirale ta

 olerkarien goyargi.

 Aratzine naiz, mendi-mendiko

 ixillaren ama txuri.

 

 Izarrak klisk-egin t'egin

 beren zabalde garbia

 bitxitu garayan oi det

 maizenik agerraldia.

 Nigaz zillargitzen dira

 ibai, soro, larredia...,

 ta Auņamendiko basauntza,

 berez orrein izutia,-

 yauzika urbil zait, otsegingarri

 baitzaio nere argia.

 

 Mailale izan ta iņork maita

 ez ditun gaxoak nere

 maitenak dira; laguntzik

 ez diet uka beņere.

 Ametxar-irabi edo

 kezkarik sortzen bazaie,

 ega bizkor ariņean

 mugonez erdu natzaie,

 t'ametxar naspil nekegarriak

 urrutira iges, aldarte...

 

 Askotan bidegin arren

 elur-izara gaņean,

 nere oņatzik ez dago.

 ibilli naizen bidean.

 Euriyak ez nau bustitzen,

 ez ere sakon beltzean

 iresten arrats illunak;

 dirdira baitet soņean.

 Egunez lore, zitori naiz, ta

 Apezeme arratsean".

 


inprimatu