inprimatu
Once canciones a mis hijas
Izenburua:
Once canciones a mis hijas
Sinadura:
Esteban Calle Iturrino
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Esteban Calle Iturrino

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1949
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
1-12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Amaren negar marraska

 

Sagarzazu, Claudio

 

 Aingeru samur, eder, polita,

 Usaidun lore gorrizta:

 Zergatik esan dute il zerala,

 Alaba maite, laztana?...

 Zu zera bai, zu, nere zoruna,

 Usotxo panpox, kuttuna.

 

 Ez da egia ez, il zerala...

 Lo zaude, nere alaba.

 Zabaldu itzatzu, arren, begiak,

 Urrezko izar ain argiak...

 Ta irri-par egin, txori-txikia,

 Nere aur txoragarria!...

 

 Aingeru ona: ez, ez beldurtu...

 Muxu aundi bat ekartsu......

 Laztan samur ta muxu beroa...

 Tori zuri pa gozoa...

 Pinpilinpauxa polit, ariņa,

 Zu bai, zu, nere erregiņa!...

 

 .........................

 

 ***

 

 Orain zergatik ez egiten par?...

 Eta zergatik ez negar?...

 Seaskan ixil-ixillik zaude,

 Geldirik, arnasik gabe...

 Nere maitea... gelditu zera

 Arri zuria bezela!...

 

 Orain neretzat ez da zorunik...

 Eguzki gabe ez bizirik...

 Ortzea odei beltzaz txit illun,

 Gogoa naigabez ilun.

 Nere maitea... gelditu zera

 Arri zuria bezela!...

 

 Miņez, gaxoki, daukat biotza;

 Kopetan izerdi otza...

 Begi maiteak anitz bustiak...

 Negar egiņaz erriak...

 Zu ziņan bai, zu, nere zoruna,

 Usotxo panpox, kuttuna!...

 

 Bero, gozatsu, ne magalean,

 Zu egoten ziņanean...

 Urtxindorrak lez txiruliruka

 Bai abesten nizkitzula

 Abesti arin, on, estitsuak,

 Nik zuretzat asmatuak...

 

 Bero, gozatsu, ne magalean,

 Zu egoten ziņanean...

 Orduan iņoiz ez zorigaitzik,

 Bai nere biotza pozik...

 Muxuka yan nai izaten nizun...

 Zu bezin onik ez iņun!...

 

 ......................

 

 ***

 

 Gaurtik aurrera egin dezala

 Maiz eudi ta kaskabarra...

 Tximist-ozantzak, aize aundia...

 Ekaitz ikaragarria...

 Ez dedilla irten euzki gorria,

 Argitzera illunaldia...

 

 Orain ez det nai udaberririk...

 Eztare lore usaidunik...

 Ez det nai ez, gau alai izartsurik,

 Eztare illargi beterik...

 Zu ziņan nere udaberria...

 Zu lore, izar, ta illargia!...

 

 Erdibitu da nere biotza;

 Barruan det negu otza...

 Min ematen dit euzki argiak;

 Min pozak ta udaberriak...

 Dana izan bedi neretzat itun;

 Dana beltz-beltza... dana illun...

 Oņazez bizi nai det il arte...

 An, zeruan, alabakin

 Beti-betiko alkartu arte!...

 

 Bero, gozatsu, ne magalean,

 Zu egoten ziņanean...

 Urtxindorrak lez txiruliruka,

 Bai abesten nizkitzula

 Abesti arin, on, estitsuak,

 Nik zuretzat asmatuak...

 

 Bero, gozatsu, ne magalean,

 Zu egoten ziņanean...

 Orduan iņoiz ez zorigaitzik,

 Bai nere biotza pozik...

 Muxuka yan nai izaten nizun,

 Zu bezin onik ez iņun!

 Zu bezin onik ez iņun!!!

 


inprimatu