inprimatu
¡Zein ederra dan!
Izenburua:
¡Zein ederra dan!
Sinadura:
Salbatore Mitxelena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mitxelena, Salbatore

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1948
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lore ta izar (Ama zanari)

 

Mitxelena, Salbatore

 

 Lurrean loro ziñan, loro garbi-lirain;

 Zeruan izan zera, izar argi orain.

 

 Eguzkiak maitea, eder beziñ garbi,

 basoa beste ezagun gabe ziñan azi.

 

 Atzapar lizunkoyak loitu ez zintzaten,

 aitak bein baserriaa aldatu zinduen.

 

 Ta andik eguzkiari, eder bezin garbi,

 loro berri ugari zenion eskeñi.

 

 Bizitzan zeriozun usaya oraindik

 geure-geurekin degu il zintzaigunetik.

 

 Zu iltzean baserriak loro bat galdu zun;

 ba izar eder bat piztu zeruan zitzaigun,

 

 Pozgarri auxe degu alare munduan:

 gure oroitz izar bat dagola zeruan,

 

 Ama! ni ere loro nadilla gaur emen,

 eta zeruan izar eriotz-ondoren,

 

 Ama! guziok loro gadilla, lurrean

 eta zeruan izar zurekin batean.

 


inprimatu