Etxahun Iruri
AgurXiberua, khantore ezagütia egin zian gizuna dizügü. Geroztik beste khantore
hanitx huntu dizü. Gure gizuna eztizügü sobera koblakari bena khantore egile
huna. Hanitx maite dudan khantore hao eskentzen deiziegü araoz zier ere
gustatüko zaizielakuan eta egiliak merexi beitü.
Goixian argi hastian
Goizian argi hastian
Ene leiho hegian
Txori bat phaosatzen da eta
Goratik hasten khantan
Txori ejera
Hain alagera
Entzüten haidanian
Ene bihotzeko tristüra,
Laster duak aidian.
Ene txoririk maitena
Zeren jin hiz ni gana,
Iratzarrazi naialarik
Ametsik goxuenian;
Jinik hain goizik
Uste hian hik
Baniala hanix phena?
Ez, ez abil kontsolatera
Malerusago dena.