inprimatu
Dozenatxo bat bertso jartzeko
Izenburua:
Dozenatxo bat bertso jartzeko
Sinadura:
Aranburu, Petxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aranburu, Petxo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
273.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Dozenatxo bat bertso jartzeko

 

Aranburu, Petxo

 

 -1-

 

 Dozenatxo bat bertso jartzeko

 orain artu det abia,

 gure Jainkoak ematen badit

 ontarako memoria.

 arrua'n jaio, Oņati'n bizi

 da Pello bertsolaria,

 danak pakean bizi izatea

 gauza ixtimagarria.

 

 -2-

 

 Esan bear det nola diraden

 edariaren kontuak,

 urte batzuek igaro eta

 gaude eskarmentatuak.

 Ezin beterik ibiltzen gera

 gu amar mandamentuak,

 amaika anima norbere paltaz

 ba-dirade ondatuak.

 

 -3-

 

 Edari onak ekartzen ditu

 naigabe izugarriak,

 joandaneko aspaldi ontan

 ala gaude igerriak.

 Gauza guztiak mundu onetan

 dauzkate beren neurriak,

 okertzen danak ikusi bear

 ditu istillu gorriak.

 

 -4-

 

 Zurrut batzuek egindakoan

 geienak mugitzen gera,

 estrapuzua eginda laister

 igual erori lurrera.

 Kargamentua geitxo artuta

 gero ezin jun aurrera,

 diru guziak gastatu eta

 norberetzako galera.

 

 -5-

 

 Geren buruei ondo begira

 bear diegu aurrena,

 norbere paltak besteri bota,

 au da gauzarik txarrena.

 Kunpli dezagun bataio santuz

 artu genduan ordena,

 gero betiko nai baldin bada

 sartu Zeruan barrena,

 

 -6-

 

 Alkol txar onek azkenerako

 ekartzen dituan lanak,

 konsideratu dezala ondo

 burua sano daukanak.

 Zenbaitentzako alperrik dira

 Aita ta amaren esanak,

 atarramentu onikan eztu

 neurritik pasatzen danak

 

 -7-

 

 Ejenplu onak ematen nabill

 nere lagunen artian,

 bertsolaririk ezta paltatzen

 zurrut batzuk egitian.

 Bein txintxotuko baldin bagiņa

 obe egunen batian,

 norbere obrak azaldu bear

 Josefet'era jutian.

 

 -8-

 

 Mundu onetan kristau guziak

 pekatariak gerade,

 etsai gaiztoak inpernutikan

 beti zirikatzen daude.

 Bide txarretik gauza onikan

 ezta etortzen beņere,

 obea degu kontuz ibili

 Luzifer'gana jun gabe.

 

 -9-

 

 Neroni ere ez naiz izandu

 mundu onetan santua,

 askoren gisan gustatu izan zait

 xurruta eta kantua.

 Bazter guziak andredatutzen

 au ez al da pekatua?

 gure Jainkoak, nai baldin badu,

 ba-dauka zer barkatua!

 

 -10-

 

 Otoitz onaren bitartez gure

 arreta aundienakin,

 Jaungikoagan aurreratuaz

 borondate onarekin.

 Geure biotzak indartu naian

 beraren graziarekin,

 orretarako ondo konpondu

 bear degu alkarrekin.

 

 -11-

 

 Alde batera ez nengon lasai

 bertsoak jarri artian,

 saiatutzea ez al da obe

 euskaldunaren tartian?

 Uste gutxiņez beste mundura

 guaz ixtante batian,

 edozein moduz ezta sartuko

 San Pedro'ren giltzapian.

 

 -12-

 

 Jesukristo'ren dotriņa gaude

 aspalditik ikasiak,

 osasun ona daukagu eta

 Berari eman graziak.

 Alde batera utzi ditzagun

 ibillera itxusiak,

 beste bat arte ondo-ondo bizi

 agur lagun-zar guziak!

 


inprimatu