inprimatu
(Famili onek nai luke orain)
Izenburua:
(Famili onek nai luke orain)
Sinadura:
Aranburu, Pello (Saikola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Saikola, Pello

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
225.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Famili onek nai luke orain)

 

Aranburu, Pello

 

 -1-

 

 Famili onek nai luke orain

 Pello astia kantari,

 soñua eta bertsolariak

 gustatzen zaizke askori.

 Jan-edan ondo egindakoan

 mugitzen gera ugari.

 Jaun zerukoak egun on bana

 eman deigula denori.

 

 -2-

 

 Aurten bost urte egin genduan

 guk azkeneko bixita,

 Orain artian egondu naiz

 luze dala iritzita.

 Egun au ez da nai baño leno

 guregana iritxi-ta,

 Izugarrizko poza artzen det

 Danok ondo ikusita.

 

 -3-

 

 Aingeruren bat badirudi gaur

 sartu zaigula etxian,

 Nola ez gera kontsolatuko

 gauz ori gogoratzian.

 Ezer-en paltik ez da izaten

 beiñ onera etortzian,

 Lenago ere bagenekigun

 «BEÑA»tar auek zertzian

 

 -4-

 

 Broma eder bat pasatutzeko

 au paraje egokia,

 Istimatzeko dala uste det

 au bezelako tokia.

 Gure Jainkuak bein eman zigun

 ontarako memoria,

 Aita zana zan dultziñerua,

 ni berriz bertsolaria.

 

 -5-

 

 Ia goguan artzen dezuten

 oraingo Pellon esana,

 Zazpi senide mantendutzeko

 saiatu biar al-zana

 Zeru erdian gerta dedilla

 antxen gure aita zana,

 Majiñatxo bat neska ta mutil

 dantzatu eta il zana

 

 -6-

 

 Dibertsiua pasatutzia

 ez da iñoren kaltian,

 Al zan guzia saiatutzen zan

 bizi izan zan artian.

 Gure Jainkoak eraman zuan

 mundutik pake pakian,

 Orain gozatzen ederki dago

 Aingeruekin batian.

 

 -7-

 

 Ama zana ere beti izan zan lan-

 gille ona ta fiña,

 Ejemplo onak guri ematen

 saiatzen zan alegiña.

 Orain ez dauka bate penikan

 lenago ondo egiña,

 Naiago luke famili dana

 antxen bilduko bagiña

 

 -8-

 

 Gure Jainkuak bein eman zigun

 bertsuetako grazia,

 Ni Arruako naturala naiz

 bertan jaio ta azia.

 «Beña» aldera bidia nago

 aspalditik ikasia,

 Gora emengo nagusi-jaun da

 bere famili guzia!

 

 -9-

 

 Santa Krutz jaiak zelebratzeko

 artu genduan idia,

 «Ibaña-berri» alde ontara

 ikasirikan bidia

 Makiña-batek nor beregatik

 egin du karidadia,

 Bizi artian etzait aztuko

 Arrualdeko jendia.

 

 -10-

 

 Erromerira inguratzen da

 iñoiz jendia ugari,

 Dibertitzia gustatzen zaio,

 batez ere gazteari.

 Noiz etxeratu ez dakitela

 soñua jo ta dantzari,

 Amari baño naiago

 kaso egin mutillari.

 

 -11-

 

 Senar-gai ona topatutzeko

 egiten dute promesa,

 Santokristoren aurrera joan

 ta gero eskeñi meza.

 Kotxe ta guzti pasiatzeko

 ez da amets aldrebesa,

 Mutill ona ta millonaiua

 ezta billatzen errexa.

 

 -12-

 

 Au ere orain esan biar det

 amabi-garren bertsuan,

 Danakin ondo partitu nai det

 ontara naizen kasuan.

 Gure Jainkoak nai duen arte

 guazen umore gozuan,

 Nik onelaxe jarraituko det

 nere bizitza osuan.

 


inprimatu