Erotika euskaldunaren lore zenbait
{TITULUA}
Ederrak
HerriakXuberoan txikituakegiten zituen: lauko pertso berdeak ziren. Gure
esperantza da urrengo numeroetan erriko txikitu batzuen publikatzea. Baina
gaurko xuberotar idazle famatu batek, moda zaarreko bersetak era berritu ditu.
Idazle horrek txikituak, ederrakdeitzen ditu, arauez, leen bertsuan beti eder
itza erabilli bear baita.
Arrainak eder errekan
Eder herriko karrikan,
Gaua orduko ibilten diren
Puta maiteak herrokan.
Eder erriko eliza;
Elizan dago Elisa
Othoitz egiten senda dadintzat
senargaiaren penisa.
Nire neskaren ederra
Behar den legez nork derra?
Nektar da haren sabel ahoak
Ixurten duen elderra.
J.C.
Bi aoak
(Zubero-ko ipuin bat)
Kondaira hau Xubero-ko artzai bati entzun diot edasten. IGELA-
k euskaldun oituren zoko illun guziak argituxe nai lituke, ez du meritu
andirik, ordea folklore bilduma egile ta eliza-gizon batzuen eragozpenak ez
baititu.
Urtehartan Pazko eguna Maiatzean gertatu zen. Santa Graziko mendiak lilitzen
ari ziren eta anbula-loren kirten luzeak aizean dantzan. Pazko bezperan
bazterretxe hartako irur alabak Santa Graziko kalera kofesatzera joaiteko,
goizintza urtu gabe bidean abiatu ziren.
Bi alaba zaarrenak bidean oso serio joaiten ziren, Iruņeko kalean izan
balira bezala. Gaztea, lorean erlea bezala, salto harat eta honerat, lorez lore
kurritzen zitzaien. Bi aizpa zaarrenak predikatuta ere, ez zen gaztena geldirik
egoten.
Baina bide erdia eginik zutelarik aizpa gaztena oiuz eta dantzan asi
zen: Jesu maria. Hau gauza ederra. Eta lurrera apaldu zen zerbait borobilen
biltzeko. Bi aizpak urbiltzean gaztenak: Beira zer erraztun ederra, lurrean
idoro dutan eta arri presios batekin. Besteak bekaitzez lereginda zeuden: Ez
dun hirea, guk leen ikusi diņagu. Ez baldin badun gurekin partitzen edo galdu
duanari itzultzen, jaun erretorari salatuko aigu.
Apaiza asi zen, etxeko alabaren kofesetan eta etxeko primakbere
pekatuak aitortu ondoren, aizpa gaztena salatzen du. Erretorak dio: ez da
egiaz pekatu erraztun horren edukitzea, galzalea agertu arte beintzat, zenbait
tratalari faltsu edo kontrabandisten batek galdua izango da ta luzaro zuen
eskuetan egongo.
Alarik ere zeinek leen ikusi zuen eztabaida bat sortu baita bakoitzari
galdera bat egingo dizuet eta obekienik erantzungo eta inardetsiko duenak
erraztuna eramango du.
Zenbat ao ditutzu?
Jaun erretora biga.
Zein da zarrena?
Jauna bekoa.
Zertako?
Jaun erretora, bekoak bizarra baitu eta aldiz gainekoak ez oraindik.
Bigarren alaba kofesatzera urbildu zenean apaizak ez zuen uste erantzun
obeagorik etzungo zuela eta neska kofesatu ondoren bigarrenari ber galdera
zuzendu zion.
Zenbat ao ditutzu?
Biga jaun erretora.
Zein da zaarrena?
Gainekoa jauna.
Zertako arren?
Zeren eta gainekoak aginak aspaldian badauzka, bekoak aldiz oraino
egiteko.
Biek zein obeto erantzun zioten eta orain erraztundunaren aldi zen
gaztenak pekatu arin batzu aitortu ondoren, erretorak erraztunaren kondua
aipatu zion eta ber kondizionetan, ber galderak egin.
Zenbat ao ditudan jauna, biga.
Zein da zaarrena?
Gainekoa jauna.
Zertako nere aurra?
Jauna, gainekoak aspaldian ez du mamatu eta edoski, bekoak aldiz bart
oraino edoskitzen zuen.
Hala gelditu zen gaztena erraztunarekin eta burua etxera sartu.
Gauza reserbatuak
Euskaldunakain zirezte fededunak, erri bakoitzean erretoraren seme bat baita
(J. Moulette, gaskoinak). Esaera hori argitu bearrez galdezka ibilli gira hona
gure auziko leen dokumentua.
NAFARROAKO, bertsolarisa baten bertso berriak 1830 urtean.
I
Dozena bat zorziko
Marijoan Igoak.
Nere bizimodua
jakin dezan munduak
ondo esplikatzea
eman dit gogoak
laguntzen baldin badit
gure jaungoikoak.
II
Apez bat zerbitu dut
amalau urtean
jaun ta jabe egiņik
aren ondasunean
Seņora bat bezala
jauntzirik soņean
pagu ona eman dit
orain atzenean.
III
Onela esan zidan
urtea bete gabe
"zure faltan nago ni
osasuna gabe."
Atoz nere oiara
pasatzera gaube.
Pozik agindu nion
erreparo gabe.
IV
Sazerdote batean
Ez dira kabitzen
burutikan galdua
ezpada arkitzen;
jarritzen giņanean
graziak ematen
gauza reserbatuak
zizkidan esaten.
V
Joan den abendoan
eguerri jaietan
nere lagunarekin
endemas gaubetan
gustora egon nintzan
plazer andietan
orduan jarri nintzan
loka arrotzetan.
VI
Bederatzi illabete
urbillen urrian
justo kunplitu ziran
ogei ta bostean
oņaze ta dolore
aundien artean
xita bat atera zen
ez ustekabean.
VII
Dama gazte batentzat
alako otsoa
aisa errenditu nau,
pikaro faltsoa.
Seme bat eragin dit
bere antzekoa
duda gabe eztuke
lendabizikoa.
VIII
Ojala baldin banintz
munduan bakarrik
onela bizitu dana
disimulaturik.
Lan egiņa urriki
ezta probetxurik
ni emen gelditzen naiz
dena urraturik.
IX
Doktore medikuek
etzioten igarri
zer pasatzen zitzaion
nere sabelari
ordenatu zioten
milla bat edari
eskerrak zor dazkiot
txikirotelari.
X
Bizimodu polita
dago neretako
apeza ez dezaket
artu senartako
norbaitek nai banindu
bere andretako
makilla bizkarrean
etzaide faltako.
XI
Adios Erizeko
zarrak eta gazteak
nik iduki zaituzket
nasirik guztiak
ala agintzen zidan
nere nagusiak
oraiņ agertu dira
gure maliziak.
XII
Salve, Regina Mater
Miserikordia.
Anparatu nazazu
Birgina Maria
ongi konfesatzeko
indazu grazia
nere anima tristeak
badauka premia.
Ulzama-ko Ballean, azaroaren ogeiean Milla zorzireun ogei eta amarrean
Aetzakigorririk (inéditas).