inprimatu
Euskalerriari gudan
Izenburua:
Euskalerriari gudan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1992-1993
Orrialdea:
399-401

 

Askatasun Bidia

 

                                         J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta

 

                   1

 Milla ta bederatzireun eta

 ogeta amaseiko urtia

 Garagarrillen amazortzia

 egun ikaragarria

 Lokarrietan sartu euskuna

 geure euskaldun erria

 zauritu eta baita erre be

 Gernikan geure arbolia

 negarrez dago ama Euzkadi

 ez al da lotsagarria

 

                   2

 Jaungoikoaren baimenarekin

 nai neuke adierazo

 Euzkalerrian nola daukagun

 jente okerrikan asko

 Izkillu eta txindiarekin

 nai dabe goraño jaso

 eta txiroak egon gaitezen

 euren menpian beti lo

 orregaitikan ekarri deusku

 tramankulurikan asko (sic)

 

                   3

 Asieratik esaten eben

 katolikuak zirala

 eta langille guztiak

 nola masoituta dagozala

 Esango deutsut argi ta garbi

 jendiak jakin dezala

 Kurutz aundi bat bularrian

 ta eskuan bonba duela

 Durango eleiza apaiz da guzti

 beurak birrindu dutela

 

                   4

 Kurutze deuna oinperatu

 ta egin deuskue zapaldu

 Aitzol zintzua ludi ontatik

 egin deuskue bialdu

 emakumiai ulia moztu

 egin daitezen lotsatu

 apaiz guztiai bizia kendu o

 ri ez al da pekatu

 egunen baten Jaunak zerutik

 eingo zaituez zigortu.

 

                   5

 Deungakeriak egin dituez

 Euzkalerrian ugari

 gaizkille orrek nortzuk diraden

 oraintxen diraz agiri

 txapel gorriak borlakin jarri

 Naparrutikan etorri

 karlista orrek lenago ere

 saldu euskuen Euzkadi

 rekete zikin oyek Ebrorantz

 bidalduko 'guz emendik.

 

                   6

 Zaldigañeko aeroplano

 tankiak datoz ugari

 izkilludunak zer esanik ez

 naikua diraz agiri

 euzko gudari mutil zintzuak

 eukirik begiak zoli

 an doiaz zintzo mendi gañera

 esanaz aurrera beti

 ama bakarra geuria da ta

 askatu daigun Euzkadi.

 

                   7

 Ditadurako jente okerrak

 egindako batzarrakin

 falangista ta alemandarrak a

 lkartu diraz eurakin

 Italiano makarroi zale

 portuges zikiña berdin danak

 batera etorri diraz da

 sartu diraz Euzkadin

 Sabin maitiak zerutik lagun

 aterako dituz arin

 

                   8

 Euzko gudari euzko langille

 ez gaitezan atzeratu

 Euzkalerrian kendu euskuna

 atzera ein daigun lortu,

 Lapurrak ere bere zigorriak

 tribunalian baditu

 Sabin zintzua goi orretatik

 gugan etzaitezte aztu

 kendutakua eman ezkero

 guk besterikan nai eztu (u).

 

                   9

 Mutillak ilten ez da besterik

 au da gauza itzalena

 fazista oker, napar reketek

 Euzkadin egin zuena

 gitxi eretxi gauza oyeri

 kendu deuskue geure ama

 lendabiziko guraso zarrak

 au da esaten zuena

 iñoren gauzaik geuk ez degu nai

 eman bakotzai berena.

 

                   10

 Euzkadi ama bakar bakarra

 ez egidazu negarrik

 euzkeldun zintzo eta garbiak

 zainduko zaituguz

 beti zikindutako seme okerrak

 bialdurikan emendik

 zeruan dago Sabin maitia

 Jaunaren eskoi aldetik

 biyak dirauskue zeuena da

 ta artu egizue Euzkadi.

 

                   11

 Bai Gernikako zugatz ederra

 zu ziñan euzko zaindari

 illuntasuna beste gauzarik

 ez da errian agiri

 zigortu eta zapaldurikan

 batzar leku eta guzti

 altza biotzak euzko gudari

 diadar egiñaz alkarri

 zarren onduan zugatz bernia

 egin biar degu jarri.

 

                   12

 Barru barrutik esaten deutsat

 Jose Antonio Agirreri

 zerade gizon biotz bikua

 oraintxen dezu agiri

 mendirik mendi izkilluakin

 ikusi zaituez sarri

 Ama Euzkadiren askatasuna

 nai dezulako ekarri

 Sabin len zana ludi onetan

 zera bere ordezkari.

 

                   13

 Agur gozo bat egiten deutsat

 Euzko Buru Batzarrari

 Mendigoizale, euzko langille

 alkarturikan eurari

 emakumiai zer esanik ez

 goraldurikan Euzkadi

 besarkatuta geratuten naiz

 Euzkadin ministruari

 esana bada askatasuna

 biar dezute ekarri.

 

                   14

 Biotz biotzez eskatzen deutsat

 geure Jaungoiko onari

 goi zerutikan izan dedilla

 Euzko amaren zaindari

 pizti txar asko sartu dira ta

 euzkeldunak gagoz larri,

 egun dontsua izango degu

 lagundurikan alkarri

 danok batera abestu daigun

 Gora ta gora Euzkadi.

 

         Bertso paper hau Ondarroa inguruko bertsolariren batek edo bertso

 jartzaileren batek egina da seguraski, izen gabe dagoenarren. 1937-1940 bitarte

 horretakoa dalakoan nago. Eskuz idatzitako kopia batetik jaso dut. Ez ziran

 garai egokiak honelako bertso paperak zabaltzeko, eta kopiatu zuenak ezkutuan

 zuen.

         Hamarreko nagusian egina dago eta egin zuena bertso zalea zen. Baina

 ahal zuen erara egiten zuen eta tartean potoren bat ere sartzen du. Adibidez

 bigarren estrofan. Hor «orrenbeste tramankulo» jarrita zuzendu daiteke hutsa.

 Grafia zuzen jarri dut hitz bat bera ere aldatu gabe.

 

 


inprimatu