inprimatu
Frantziari
Izenburua:
Frantziari
Sinadura:
Duhalde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duhalde

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1992-1993
Orrialdea:
395-398

 

Bertsu Berriak - France

 

Duhalde

                                                                       Itxassou

 

                                         J. Mª Etxebarriak bildu eta prestatuta

 

                                 Airea: Eta krichkitin eta krichkutun...

 

                               1

 Eskual-herri chokotik nauzu, orai hasia kantari,

 Agur eder baten iteko Frantzia Erresumari

 Mila goraintzi

 Derautzut zuri

 Chuti zaite etsaiari

 Lehoina bethi nausitu da buruz buru tigreari.

 

                               2

 Hogoi garren mendean gira, nik bada erran beharra

 Amodioz maite duguna, dugu Frantzia bakharra

 Gure bandera

 Zirade gora

 Izan ondoan behera

 Italia ta Alemania orai garrhaituak dira.

 

                               3

 Amets baten pare mundua, zer gauza miresgarria

 Alegrantziaren ondotik, nigarrez da iturria

 Mundu berria

 Dago jarria

 Zer gauza izigarria

 Gerla gainetik egitea, nola airean choria.

 

                               4

 Adam eta Eben denboran, jada hasi ziren gerlan

 Guduek Jesus zarri zuten, kurutz fikaturikan

 Martir hilikan

 Kurutzefikan

 Pairatu guregatikan

 Hala sofritu duenik ez da munduan gizonikan.

 

                               5

 Verzengetori haundia zen gure lehen gerlaria

 Bere tropekilan atakatu zaraukun Italia

 Errom' hiria

 Hartu guzia

 Bai erresuma haundia

 Holako Frantsesak merezi duke segur aipatzia.

 

                               6

 Hunen ondotik Sesar hasi zeraukun Italiatik

 Verzengetorik ihardetsi, baitzerakon Frantziatik

 Gerla gogotik

 Eginagatik

 Ez izan bitoriarik

 Verzengetori errendatu jatekoak finiturik.

 

                               7

 Verzengetori hoi Cesarrek, sei urtez preso altchatu

 Zazpi garrenian Italian, berek baitzuten garbitu

 Bulogna deitu

 Hirian duzu

 Haren potreta harritsu

 Ohore bat zor diokegu, baitzen Frantses kuraietsu.

 

                               8

 Gerla haundienak dituzu, Eskuaraz kopiatuak

 Aipatzea merezi duke, gure Jeanne d'Arc gaichuak

 Etsai gachtuak

 Hemen sartuak

 Harek ditu kasatuak

 Zeruko lorian kontserba dezala gure Jainkuak.

 

                               9

 Ehun urtez pasaturikan, bataila izigarria

 Mila lau ehun berroitahama-hiruan finitzia

 Biba Frantzia

 Chutitu zia

 Jeann d'Arc salbatzailia

 Zuk egin obrek merezi dute pagatua izaitea.

 

                               10

 Burrego batek Jean' d'Arc zuen erretzerat kondenatu

 Ruaneko plazan martir gaichoa sutan baitzen finitu

 Bihotza laztu

 Pena dut hartu

 Harek baikitu salbatu.

 Zeruetan izan dadila, sekulakotz haren lekhu.

 

                               11

 Luzegi izan laiteke gauza guzien aipatzea

 Famatuenak hemen dira, bat Napoleon haundia

 Hau gerlaria

 Izigarria

 Zen lehoina iduria

 Berroit-zortzi orenez izan zen Europako nausia.

 

                               12

 Hunen ondotik hartu zuen, Rusiako bidia

 Bai eta ere bildu izan Mozku deitu hirira

 Dena erria

 Hatchemaitia

 Zer gauza izigarria

 Goseak obligatu baitzuen gibelerat itia.

 

                               13

 Hameka urte gerlen buruan, Napoleon tronpatu

 Waterloko batailan zuten, Angelesek preso hartu

 Saint-Heiene deitu

 Izlan egotu

 Sei urthez zuen sofritu

 Han hiltzen bainan Frantziarentzat hark inahalak intu.

 

                               14

 Hemeretzi ehun eta hamalaugarren urtia

 Aleman horrekin egin, ginuen gerla haundia

 Bainan Frantzia Paregabia

 Izan tzen haren nausia.

 Uste izan-gatik ginela, haren aldian ttipiak.

 

                               15

 Verduneko ifernua zen, orhoit garri guretako

 Alemanek billeta galdu zuten Parisen sartzeko

 Etcherateko

 Bidia hartzeko

 Ez kapable kurritzeko

 Frantsesen kontra galduren dute buruz buru hasteko.

 

                               16

 Hemeretzi ehun eta hoitemeretzigarrena

 Hitler Alemaniatik, kolpeka hasi zaukuna

 Mundua dena

 Nahi zuena

 Gosta zerako iazoina

 Haren erresuma izan da, munduko chehatuena.

 

                               17

 Rusiatik ethorri zaion. Eztalinen beltzuria

 Haren aitzinian etchian sartu, nola zilhuan hacheria

 Ihiztaria

 Paregabia

 Hitlerren adichkidia

 Angeles eta Amerikanuak aldiz tinbalariak.

 

                               18

 Gure Frantzia beira zazu, othoi Zeruko Jainkoa

 Jenden artian izan dadien, bethi bakhe saindua

 Gerlako sua

 Da ifernua

 Han dantzan dabil deabrua

 Hartarik salba dadiela, Frantses populu gaichua.

 

         Egilea Duhalde da. Bertso paper honetan «Itxassou» jartzen du jarraian.

 Izenik ez du jartzen baina, Noël da seguraski. Honelako izena jartzen du beste

 bertso paper batzuetan eta hau eta beste haiek paper mota berdinekoak dira.

 1993ko Karmelen aterako dira bertso paper horiek. Frantziaren historiako guda

 batzuk aipatzen ditu. P. J. ARISTORENAk Nafarroako bertsolaritza liburuan 221.

 orrialdean aipatzen du bertsolari hau.

 

 


inprimatu