inprimatu
Markiņako distrituan eindako komediak
Izenburua:
Markiņako distrituan eindako komediak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1992-1993
Orrialdea:
391-392

 

Bertso Berriak.  Markiņako distrituan eindako komediak

 

                                         J. MĒ Etxebarriak bildu eta prestatuta

 

             1

 Bertso berri batzuek

 nai nituke jarri,

 Ondarruko gentian

 alabantzagarri

 batzuek kontra eitia

 dezute merezi,

 urrenguan obeto

 ein dezazun segi.

 

             2

 Diputatuak eiteko

 euan ordenia

 ta ikusi da emen

 komeri aundia

 Rodasen kontra jarri

 da Aznar aundia

 ta etzakue akordau

 nola ein zan mollia

 

             3

 Moilla bat konsegitu

 zuen Ondarruan,

 zain egondutakua

 denpora askuan

 Rodasek berbai eiņik

 gogor kongresuan,

 alako gizonikan

 ez dago munduan.

 

             4

 Botaziua ein zan

 illan amabian

 maketuak jarrita

 Aznarren guardian

 Somorrostrotik ekarri

 enpeņo andian

 gogor egin dezaten

 estutzen ba ziran.

 

             5

 Goguan izan zazu

 Ondarruko erria

 zeņek egin dizun

 zeuri mesedia

 Rodasek ikusi balu

 Allenden idia

 ezan konsegituko

 eiterik moillia

 

             6

 Allende euki dezu

 denpora luzian

 beti egondu zera e

 sperantza andian

 Gizona ezautzen da

 ederki lanian,

 Rodasek lana ein du

 kongreso aldian.

 

             7

 Jaun au mesede ein da

 eske mesedia

 beste bat defenditzen

 asi da gendia

 esanaz auxe degu

 Bizkaiko semia

 zabaldu dezan onek

 papel eo urria.

 

             8

 Lengo urte batian

 ein zan banketia

 d'antxe akordatu zan

 seme nombratzia

 gaņera laztanka eiņik

 an despedidia

 andia da oinguan

 oni kontra eitia.

 

             9

 Bata semia bazan

 emen Bizkaikua

 bestia Ondarruan

 zuten nombratua

 ta onek zuen orrekin

 arrazoi justua

 ta onen kontra jarri oin

 salduta burua.

 

             10

 Tunikadunak emen

 dute maioria

 zergatikan daguen

 mariņel gentia

 zazpiri kosta zaio

 preso egotia

 t'erakutsi diote

 Durangoko erria.

 

             11

 Amaikagarrenakin

 eitet despedida,

 ezin leike kontatu

 istoria guzia

 papel baten jartzeko

 oso da aundia

 t'urrenak jarriko du

 onezaz bestia

 

 


inprimatu