inprimatu
Maņariko distritoan
Izenburua:
Maņariko distritoan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1992-1993
Orrialdea:
389-390

 

Markiņako distritoan. Bertso berriak

 

                                         J. MĒ Etxebarriak bildu eta prestatuta

 

         Auteskunde garaia laister etorriko zaigu. Antolaketan sartu dira

 politikalariak, legez ez, baina benetan bai. Hona hemen auteskunde garaiko

 bertso paper batzuk.

 

                   1

 Milla zortzireun larogei eta

 amaseigarren urtian

 Martinez Rodas gure errira

 etorri zan egunian b

 azkari on bat ipiņi zeben

 ostatuz Antonionian

 komisiņau ta ajentientzat

 martiaren zortzian. (sic)

 

                   2

 Disponi zuten euren artean

 beste batzar bat eiteko

 jaube ta patroi danak batera

 Rodasi botu emoteko

 kontentu ziran batzar orrekin

 Rodasen komisionatuak

 sinistu zuten izango zi(r)ala

 eurentzat emen botuak.

 

                   3

 Esperantza ori artuta gero

 ipiņi zuen aparian

 patroi ta jaube batzarrekuak

 firmatzen izan zirian

 gero ajente izatekuak

 ziraden deklaratuak

 kalerik kale abiatzeko

 batu deitezen botuak.

 

                   4

 Rodastar oyek etzuten uste

 eurak aņa izaterik,

 zeben diruaz eta indarrez

 zeuzan danak arroturik

 arrokeria eta indarra

 errez dira sosegatzen

 kontrariuak asi ezkero

 eurak lez biar egiten.

 

                   5

 Asi ziraden kontrariuak

 martiaren amarrian

 genterik gabe botuak billa

 Aznarrentzako ustian,

 borondatia zeukatenari

 eskatzen giņon firmia

 egun bietan berreun pasau

 konformau izan zirian.

 

                   6

 Ikusiarren diferentzi au

 egun batetik bestera

 alaz guztiz be egiten zigun

 burla ta parre aukera

 irabaztia seguru zeuken

 kontatuak izan balitza

 baņa Aznarrek kenduko dio

 Rodasi diputatutza.

 

                   7

 Lore eder bat etorri jaku

 Aznar Bizkaiko semea

 Rodas jaun ori kentzeko emendik

 Kastillanuen artera,

 pelean dira alkarren kontra

 aurten diputau izatera

 bederatzireun ta ogetamarraz

 Aznarrek bentaja atera.

 

                   8

 Bentaja ori ez zuten uste

 Rodasi ateratzia

 orregatikan esaten dabe

 pasauko zala faltzia

 berreun boto Ondarruatik

 bentajiaz urtetzia

 Rodasi emen esan zioten,

 ta artzeko konfiantzia

 

                   9

 Ez dira berreun ez eta eun,

 dira berro(g)etamazazpi

 gose guziak kendu diotez

 Ondarruan Aznarreri

 bederatzireun ta ogetamar dira

 kenduak Rodasi,

 distritu ontan emongo'tzaguz

 konsueluak Aznarri. (sic)

 

                   10

 Ez degu biar kastillanorik

 gure Bizkaiko lurretan

 baizik Bilboko seme maitiak

 dakienak gobernetan

 biotz nobleko bilbotar maite

 Aznar eta konpaņia

 ez gu(g)az aztu zergaitik degun

 sarri zuen premiņia.

 

                   11

 Agur zu Rodas urrengo arte

 bizi zaitezte pakian

 dirurik asko zabaldu dezu

 zedorrentzako kaltian

 oba zenduen ezpaziņate

 metitu orren artian (sic)

 ezin zeinke izan diputau emen

 Bilboko semien artian.

 

                   12

 Don Eduardo Aznar da

 gure diputadu kortekua,

 lagundutzeko gure premiņan s

 ortu zeran gurasua

 deseos giņan zu ikusteko

 distritu Markiņakuan

 eta aurrera ezagutzeko

 errazoia dan moduan.

 

         Bertso hauen gaia argi dago: auteskundeak dira. 1896an eginak dira.

         Zortziko nagusian daude. Egilea ez dugu ezagutzen baina ingurukoa dela

 esango nuke. Bertsolari herritarra da, eskola gehiegirik gabe, eta tartean

 hutsen bat ere egiten duena.

         Idazkera hutsak zuzendu ditut, baina egilearen hitz guztiak

 errespetatuz. Eibarren P. Orueren imprimategian atera zuten bertso paper hau.

 

 


inprimatu