Euzkadi
Bakar-izketa abes-talde ta
bakar-abeslariekin
Santiago Onaindia
EUZKADI
Egalbaten goi-aldean izki aundiekin:
«DANOK ANAIAK GARA»
(Antzokia illun-samar; argi gorrizka-motela; mukur bat
zoko baten... erdi-ustela ta lodi-samarra...
Gernikakoaren antza dauana burdiñez inguratuta...
bea zuriz edur-antza dauana... aize-txistu zolia atean...
Mutil gazte bat sartzen da astiro... oldozkor... itunki...
alboetara begira ta begira; kaiku bat jantzitzat...
txapela... narruzko abarkak oiñetakokotzat galtzerdi
lodiak lokarri baltz eta lodi-latzakin. Astiro mintzatzen
da... bata-bestera geldiro-ibilliaz).
Negua!Negu baltza! Negu otza! Negu gogorra! Edurrez zuri-zuri mendiak. Zuri-
zuri aran-abarrak. Zurizuri etxeetako tellatuak! Zuri-zuri ibarrak. Zuri-zuri
aitz-tarteak! Zuri-zuri dana. Edurrak bere jantzi zuria jarri dau danean. Otz.
Ixil. Eriotz-kerizpetan dana.
Negua! Negu otz-baltza! Ixilik mendiak! Ixilik basoak. Ixilik oianak. Ixilik
ibarrak. Ixilik gallurak. Ixilik aitztarteak. Ixilik ardi ta bildotsak. Ixilik
txoriak. Ixilik dana. Neguak masamortu biurtu dau mundua. Orri orlegirik barik
zugaitzak. Adarrak moztuta. Orbelak edurrez estalduta bean, lurrean. Billoizik
mendiak eta basoak eta oianak eta aitz-tarteak eta gallurrak. Billoizik izadi
osoa.
Negua! Negu otz-baltza!
Ituntasuna da dana. Ixiltasuna. Ardien «be» motel-ituna ez da aditzen
mendibarrenetan. Ezta zaldien irrintzi zolirik. Artxo txiki-alaiak ez dira
ikusten pozarren jolasean. Geldi-geldi dagoz beruntz begira. Zirkiñik egin
barik. Itunez, otzez. Txori alaien txorrotxiorik ez da iñon entzuten. Orma-
zuloetan eta etxeetako ganbara ta tellatupeetan ostondu dira. Gosez daude zer
janik gabe. Ixiltasuna, ituntasuna, bakartasuna, eriotz-kerizpeak danean.
Otza.
(«Goiko mendian edurra dago» abestuko dau
barrutik neska batek goxo-emeki.)
(Goiko mendian edurra dago,
erreka-aldian izotza.
Ni zugandik azke nago-ta
pozik daukat biotza (Bi aldiz))
Neskeakabestia bukatu ondoren mutillak darrai: Goiko mendian edurra dago,
erreka aldian izotza. Izotza mendian! Izotza muiñean! Izotza ibarrean! Izotza
aitz-tartean! Izotza gallurretan. Izotza be-aldeetan. Izotza danean. Eta otz,
otz alde orotan, otz soin-gorputzetan.
Goiko mendian edurra dago; erreka-aldian izotza. Otz goietan, otz beetan eta
otz, otz aundia ainbat euzkeldunen biotzetan. Otz onek igartu egin dau gure
ARBOLA, «GERNIKAKO GURE ARBOLA SANTUA». Otz onek igartu ta deuseztu egin dau
bere mukurra, igartu bere adarrak, bere sustraiak. Otz onek kendu egin deutso
bizitza.
Begira, begira, ona gure ARBOLA, antxiñako gure asabak ain maite izan eben
ARBOLA kutuna, ARBOLA SANTUA ARBOLA ZARRA. Zarra da bai. Milla ta geiago urte
ba-ditu. Euskalerriak dauan pitxirik maitagarriena da, joriena, kutunena. Bere
babespean egin izan dira gure legeak. Bere babespean ZIN egiten eben
agintariak. Zaartuta dago. II-zorian. Zaartuta! Baiña batez be aaztuta!, bere
semeak aaztuta. Erriaren ainbat gertaera ta jazoera ikusi ditu bere amar
gizaldi-zear. Gertaera onak eta txarrak, garaipenak eta galtzeak, pozak eta
tristurak. Gaur bakartadean, aaztuta, bere semeak aaztuta. Batzuk ez dabe
ezagutu be egiten. Ezagutu nai be ez. Ez dabe maite.
«Negarrez ikusten zaut», abestiaren doiñuz abestuko
dau neska batek barrutik darraiena astiro-goxoki.
Bitartean mutilla ixilik, adi-adi beruntz begira.
Aztuta ikusten zaitut
ARBOLA maitia,
azpaldiz dozu galdu
zeure izatia;
Au biotz-miña!
Itun eta goibel da
gaur Euzkalerria.
Mutillak astiro-itunki berresango ditu
bertsook Arbolari adi-adi begira.
Gero:Zaartuta! Il-zorian. Baiña batez be aaztuta. Bere semeak aaztuta. Aaztuta
gure ARBOLA SANTUA! Aaztuta GERNIKAKO ARBOLA. Eta aaztuta orobat ARBOLAREN
janari, gordeleku ta lurra dan EUZKADI! Aaztuta bere izena mundu zabalean otz
aundiz erabilli dauan bere Aberria. Bai aaztuta EUZKADI!
Aaztuta Aberria! Eta... ulertu be ezin dot. Euskotar danok lotsatuteko da.
Nazio biren menpean! Zapaldu eta sakatuta. Laidotu eta apalduta. Ostikopean!
Arerio-etsaiez inguraturik. Katez loturik gure Euskadi. Bitartean bere seme
asko ta asko lotan edo etsaiarekin bat eginda. Bai; gorriak ikusi dabez
Gernikako Arbola Santuak eta gorriak gure Aberriak! Biek zutik ba'doguz, biek
galdu ezpa'dira, Jainkoaren eskua bitarteko izan dala aitortu bear dogu.
Gizonezko batek barrutik Rusiako
doiñua dauan abesti au kantatuko dau.
Katez loturik dago Euzkadi,
bañan azkatuko da;
españatarrak nai ez arren,
laster aske izango da.
(Mutillak darrai): Bai, katez loturik. Zigortuta. Bai ARBOLA, bai EUZKADI
etsaien gorrotogarri izan dira beti. Gaur gitxiago ez. Guda-aldian gure etsaiak
egindako zitalkeri, zapalketa, eriotz, basatikeri, ankerkeri ta triskantzak
gogoratzea naiko. Gogora daigun batez be GERNIKA URI SANTUA erretzea. Eginkizun
negargarri a sekula ez dau aaztuko, gure erriak. Orduantxe ikusi zan argi ta
garbi gure arerioen biotz baltza, basatikeria, ankerkeria. Orduantxe euren
egizko CRUZADA. Orduantxe Euzkadiganako garrota bizia.
1937'gko. jorraillaren 26 zan. Astelena. Illeko azken astelena. Merkatu-eguna.
Jendez bete-beterik, gaiñezka erria, Euzko-gudariak inguruetan Aberria
zaintzen. Eta arerioen egazkiñak goietan Ðea erioela. Asmo madarikatua eben.
Gernika gure URI SANTUA erre. ARBOLA SANTUA ezestu. Zenbatu-ezin ala gorputz il
lurrean. Inguru guztian, bazter guztietan odola, negarra, eriotza. Etxe-mordoa
lurrean. Baiña ARBOLA zutik. ARBOLA tente. Euskotarrak euren odola, euren bizia
emon eben ARBOLA SANTU ornen alde. Euzkadiren alde. llketa onek ots aundia
sortu eben mundu osoan eta oial-irudi eder bat sor-erazi Pikaso margolari
aundiari.
Pikasok egindako oial-irudi eder ori ipar-Amerikan, Nueva Yorken egon zan
urteetan. Milloe mordoa balio ei ditu irudi onek. Berezko zan Gernikan izandako
gudak, erailketak sortu-erazi eban irudi ori bertara ekartzea. Ez ba. Madridera
eroan eben. An jarri. Gernika gure Uri Santua erre ebenak eurek-eroan dabe
euren etxera irudia. Orrela jokatu dabe beti gure etsaiak. Onelakoa izan da
beti onein jokabidea.
Euzkadin terrorismoak agintzen dauala-ta, onelako irudi eder bat arriskuan ezin
ipiñi daitekela-ta, Madrideko uria gordeleku ona ta osoa izango zala-ta
Españako uriburura eroan eben. An ez ei dau izango arriskurik. Ez eben aitatu
be egin irudi ori ikusteak diru mordoa ekarriko eutsela eurei. Betiko
parisaitarrak. Betiko guzurtiak. Euzkadin terrorismoa ta Españan bakea.
Euzkadin arriskua ta Españan babes osoa.
(Darraien bertsoak abestuko ditu taldeak
«Mendiko Negarraren» doiñuz.)
GURE BETIKO ETSAIAK
I
Terrorismoa asmatuta
or dabiltz txapel-okerrak,
bardin polizi ankerrak.
Gure Euzkadi zapaldu eta
betiko ondatu nai dabe,
euzkeldun danok bat einda
aurrera bildurrik gabe,
guztiok zutik JEL-alde.
II
Noiz arte, Jauna, noiz arte,
bizi-bear atzerripean,
noiz arte besten menpean?
Espan-agotan biraoa ta
biotzean gorrota,
eskuetan iskillua,
makilla eta aiztoa,
au dabe ebanjelioa.
III
Lege biurriak jarri,
eskubideak ukatu,
Euzkadi dabe ondatu.
Odolez daude gure mendiak,
odolez gure ibaiak,
odolez gure erriak,
odolez gure kaliak,
odolez gure etxiak.
IV
Zutitu danok, zutitu,
zaindu daigun Aberria,
dalako geure-geuria.
Danok bat egin eta alkartu,
zintzoki daigun jokatu,
arerioa azpiratu,
gure Euzkadi askatu,
Nortzuk garean agertu.
Negargarria!Ulertu-eziña! Gaur be gorroto bizia dabe bai Arbolarentzat eta bai
Euzkadirentzat! Gorroto bizi-aundia. Ezin esan alakoa. Gernikan eta bere Arbola
Santuaren oiñetan eta babesean ontzat artutako Araudi-Estatutoa ezin iruntzita,
indarrik gabe ta utsean itxi gura leukie. Paper-uts biurtu. Ortarako asmatu
eben loapa. Telebistan, irratian, egunerokoetan, aldizkarietan, itzaldietan
edena ugari jaurti dabe gure Aberriaren aurka, gure agintarien aurka. Naizta
alderdi politikoak bata-bestearen aurka ibilli euren artean, danak bat-eginda
alkartu dira beti euskeldunen aurka egiteko. Basoko basurde ta piztiak lez jagi
izan dira beti eragozpenak ipiñita, gure eskubideak ukatzeko. Ako Madrideko
Batzartegian gudarostea jagitzea aitzakitzak ipiñita burdinez eta katez
inguratu nai dabe gure erria, ito egin gura dabe bein betiko il dedin. Auxe
izan da beti euren asmo-gurari zitala. Auxe euren eginkizun lotsagarria beti.
Baiña alperrik. Erria zutunik dago. Agintarian zur eta ernai daude. Onez edo
txarrez erriak erantzungo dau, geldi ez da egongo. Lotan be ez.
(Illetako «Artu Zuk Jauna» abestiaren
doiñuz abestuko dabe antzokitik taldekoak
bakarlariari erantzunik.)
ASKA DAGIGUN EUZKADI
Bakarlariak:
1
Lotuta dakust gure Euzkadi
atzerripean gaxoa,
danok bat eginda aska dagigun
emonaz bizi-beroa.
Taldeak:
Gora Euzkadi geurea da-ta,
Gora Euzkadi askatuta.
Bakarlariak:
2
Gure etsaiak beingoz nai dabe
Euzkadi dana ondatu,
ZIN egin daigun euskaldun danok,
etsaian aurka gudatu.
3
Zar eta gaztek maite dagigun
Euzkadi Ama zintzoki,
bildurrik gabe joka dagigun
beraren alde gizonki.
4
Gu euskaldunok sakabanatu
ori nai dabe ankerrak,
geukeririk ez, batu gaitezen,
batu guztion indarrak.
5
Alderdi danen indarrak batu,
itxi alderdikeriak danon
artean burrukatzeko,
egin lenbailen bakiak.
6
Jaun altsu ori erruki zadi,
zuzendu gure erria,
etsai gaiztoak eraii nai leuke,
betiko gure izatia.
7
Simeon zarra pozarren il zan,
Jesus besotan eukita,
ni be pozarren ilko nintzake
Euzkadi azke ikusita.
8
Euzkadin bizi gure dogu guk,
bake gozoan lanean;
gorrotorik ez iñorentzako,
maitetsuna barnean.
9
Goiko ortzean argia dakust
askatasuna-argia,
Aberriaren aske-eguna,
au bai zorion aundia.
10
Gora Euzkadi sorterri maite,
neure ametsen pozgarri,
izan zu beti bizitz-bidean
nire zorunen iturri.
Mutillak:Bai oraindik lotuta gure Euzkadi, baiña menderatuta ez. Ba-da oraindik
odola errian. Zigorrak, espetxeak, eriotzak ez dau bildurtuko euzkotarra. Bere
Aberria askatzea erabagi dau ta gogor eta kementsu ekingo dau bildurrik barik.
(Telesforo Monzonen «Lepoan artu ta segi
aurrera» abestu bei taldeak.)
La, lara,
la, lara, la-la, lala-ra
lepoan artu ta segi aurrera (bis)
Gazte bat lurrean arkitu dugu,
lore gorriz beterik kolkoa,
burdiñen artetik iesi dator,
euzkal gaztediaren oiua.
Mutillak, eskuak elkar gurutza,
ekin ta bultza
denok batera,
bidean anaia erortzen ba'zaik,
lepoan artu ta segi aurrera,
La, lara ...
lepoan artu ta segi aurrera. (bis)
Ez dugu beldurrik,
ez dugu lotsarik,
nor geran,
zer geran
aitortzeko.
Ez gaituk lapurrak,
ez eta txakurrak,
kataiaz loturik ibiltzeko.
Gizonak ba'gera,
jo zagun aurrera,
gure erriaren jabe egin arte,
Askatasunaren egal azpian
kabia egiten oituak gare,
ibiltzen aspaldi ikasia dugu
otsoak eskutik artu gabe.
La-lara
lepoan artu... (bis)
Arrotzek espataz il nai ba'naute
izituko gaiztuztelakoan,
zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz
nere iltzallearen aurrean.
Mutillak ez gero nigarrik egin,
erortzen ba'naiz
gau illunean,
izar berri bat piztutzera noa,
Euskalerriko zeru-gaiñean. (Iru aldiz)
Mutillak:Ta onela amaitzen dogu lenengo zatia. Lenengo zatiaren bukaeran eta
zapiari beruntz eragiñik, antzokia estaltzean eta atseden-aldian, bigarren
zatiari asiera emon aurretik entzuleok oldozkor eta ixiilean zeuon zoko-
barrenean Gernikako Arbolaren negu itun-baltz au ausnartu egizue abesti itun
batzuk entzuten dozuezalarik. Alan be entzuleen-tartekoak nai dabenek parte
artu leikie taldearekin abestietan.
OÑAZEZ
(Neska batek abestuko dau antzokia
estalduta dagoen bitartean.)
Aldi baten gure Ama,
Aberri maitagarria,
semeok genkuzan edur
barria baizen garbia.
Orain ostera itxazi iako
arrotzen dongakeria.
Au tamal mingotza,
au oñaze latza,
orbandu dala Aberria.
(«Mendiko negarra». Arana-Goirirena.
Taldeak)
Ene Aberri laztana,
jausi zara erbestepian,
obia eriotza da.
Zeure besotik
atzo igoten zan
eskari ona zerura,
gaur erdeldunak sartuta
axia emen birauz bete da.
Zelan ondiño il etzara?
Askatasun-eguzkia. TALDEAK
Askatasun-eguzkia
jun iaku Euzkaditik,
bere biziko gaitz-miñak
illarekin eldurik.
Illargirik ez da ortzean,
ezta be izar-izpirik;
illunpetan Aberria,
dan-dana galdurik.
BETI PENETAN
Neska batek
Beti penetan, beti penetan
bizi naiz mundu onetan.
Egunez zerbait alegratzen naiz,
gabaz beti penetan.
Zureganako amodiua
juan zitzaidan batetan.
(«Lenago il». Arana-Goirirena.
Taldeak.)
Ze ikusten dabe
nire begijok,
au danau dakust
galduta.
Berezi, baso,
muru ta mendi,
uri, baserri
ta dana
gaur maketuak,
saloberiok,
ara birrindu dabela,
il naiago dot
ikusi baño
Aberriaren
amaia.
OTSEÑA ZARA
(Abots zolidun gizonezko batek.)
Zorijona,
zeure laguna zan,
zeure lagien aldian,
noiz nai
Zeure buruban
jauna ziñan;
gatxa zer dan etzenkijan.
Itxurik
zeuk arrotza onetsi baña
ta emon zeutson bijotza.
Ordutik ona
otseña zara.
Jabia dozu
España.
ENE AMA
(«Ikusten dozu goizean» doiñuz taldeak.)
Bixi ezta
ludi guztijan
Ene Ama
Baxen ederra baña ez
ain gaxua.
Guztiz ederra
bera delako,
erbestepian jausi da.
Ara bada
sortu dituzan
semiok ba
bere bizitza
kentzen dautsoela.
NEGARREZ IKUSTEN ZAUT
(Arana-Goirirena. Neska batek goxoroastiro.)
Negarrez ikusten zaut
ene Aberria,
zeure umiak zaitube
ondatu guztia.
Ai ene Ama.
Ara non dakartzudan
zeuretzat bizia.
EUZKOTARRAK GARA
(Arana-Goirirena. Taldeak abestuko dau
gogotsu ta zaratatsu.)
Euzkotarrak, euzkotarrak gara;
bizi beiz Jaungoikua eta Lagi Zarri.
Ezkara españarrak,
ez arrotzaliak,
ez maketuen edo
motzen aizkidiak;
Geure Ama danaren
geu gara semiak
bere Euzkadi dala
geu gara beriak.
Euzkotarrak, euzkotarrak gara;
Bizi beiz Jaun-goikua eta Lagi Zarra.
(Antzokia alai... bizi... argiz... Arbola
Zarraren ondoan beste gazte bat orri
orlegiz; aldamenean lorak... gorriak
zuriak... orlegiak.)
(Mutil gaztea len lez jantzita ta
alboetara adi-adi begiratuz eta irribarrez.)
Udabarria! Udabarria! Udabarria!
(Taldeak darraiena abestuko dau
barrutik «Jagi-Jagi eresiaren doiñuz.
Bitartean mutilla ixilik, adi-adi.)
Eldu iaku Udabarri,
Udabarri goxoa.
Udabarri goxoa.
Negu otza aiendu da
eta agertu beroa;
alai ta lirain orlegiz
jantzi izadi osoa,
jantzi izadi osoa.
(Mutillak gora begira ta astiro-astiro
berresango ditu bertsook.)
(Gero darrai):Udabarriarenarpegi gozoa! Udabarriaren emaitz ugari-onurakorrak!
Gogoa poztu, nasaitu, adoretu ta indartu egiten dau.
Udabarria! Zugatzak orriz jantzita... loran... arnariak... ernetzen...
Begira... begira... Zugatz barria... Zarraren semea. Zugatz barria! Zarraren
semea. Zugatz gazte-sendoa... orri ederrez jantzita... besoak zabalik...
adarrak eskeintzen... Begira... Begira... Zugatz Barria! Zarraren semea!
Bizitza barria. Semeak aitaren jarraia izan oi dira. Aitaren bizitza. Aitaren
odola dago semeetan. Bere bizitza. Bere izatea.
Zugatz barri! Zarraren seme zara, bere jarraia. Zugatz barri! Agur, agur
biotzez. Zure Aita zarra da. Il-zorian dago... baiña zu geratzen zara
gurekin... gure pozerako... gure onerako... gure zorionerako... gure
itxaropenerako...
Zugatz Barri! Zabaldu ta luzatu zure besoak, zure adarrak eta zure magalpean
zure babespean EUZKADI osoa artu, zure euskotar kerizpean batu guztiak. Zugatz
Barri! Zure kerizpe gozoak poztuko gaitu, zuk indartuko gure biotzak. Euskotar
anaiak! Argia ba-dator. Poztu gaitezen. Gure etsai-arerioak ez dira geldi
egongo. Orain arte lez burruka gogorra egingo deuskue. Gure Aberria puskatzeko
alegiñak egingo dabez. Gure Aberria zulatu ta ondatu nairik ibilliko dira.
Zugatz Barri! Zure oroiak adoretuko al'ditu zure semeak etsaiaren aurka gogor
egiteko. Etsai-arerioak azpiratzeko.
Anaiak! Euskotar anaiak: zeuontzat artu Sabinen bertsook:
Didar bat aditu da
Geure mendietan,
Itxal da baigabia,
Aitor'en izketan.
Eta beste bereok.
Itxartu euzkeldunok,
Esan dau didarrak,
Itxartu entzutera
Asaben negarrak!
Eder-ederra zara,
geure aberria,
ta edertasun ori
geuretzat egin da.
Ezaindu gura bazauz e
rbesteren batek,
jaso goiko iturrirantz
zeure begi orrek.
(Eta bereala beste itzik gabe taldeak
darraiena abestuko dau.
AranaGoirirena au be.)
ITXARKUNDIA
Azkatasun-eguzkia
basotik urten da,
bere argia edonun
arin zabaltzen da.
Itxartu zaiz euzkotarak,
aupa euzkeldun guztiak,
gora, gora antxiñako legiak.
(Eta beingoz taldeak Israelko kanta
dan. Geurea da... ta Euskalerria.
Beingoz taldeak.)
Euzko gudariak gara
Euzkadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere alde emoteko.
Irrintzi bat entzun da
mendi-tontorrian,
guazen gudari danok
ikurriñan atzian.
Eta beingoz taldeak:
Aberri laztana,
zu ikusitzean
zerbait aditzen dot
ene biotzean.
Agur zelai ta mendi,
ibai ta bazterrak,
euzkotarren biztoki
alai ta politak.
Gora Euzkalerria,
erririk onena,
euzkotarren biztoki
eder-maiteena.
Agur Euzkalerria,
zaukadaz biotzian,
etzaitut nik aztuko
bizitza guztian.
URRUNDIK
(Elizanbururena)
Urrundik ikusten dut, ikusten mendia,
beraren gibelean bai dut nik erria;
jadanik dut aditzen, zorion aundia!,
ezkilla maitearen asperen eztia.
Landako langillea, artzai mendikoa,
iturriko bidean doan neskatoa;
aditurik ezkilla, ire poz goxoa,
otoizten ari dituk Ama Zerukoa.
Mutillak:OiEuzkalerriko mendiak. Mendi joriak. Mendi zoragarriak. Mendi
aberatzak. Zugatzez eta urez inguratuak. Pozarren eta gogo-gogoz agurtzen ditut
Euskadiko baso ta zelaiak, muiño ta mendiak, oian eta ibarrak. Euskadiko
mendiak! Zoragarriak zare. Sorgiñak lez zarie euskeldunen biotza
zuenekanatzeko. Indarra, lillura ta ametsa esnatzen dozue euzkotarren biotzean.
Olerkia daukazue abertzalearen biotza irabazteko.
Pozarren gogoratzen eta agurtzen ditut une ontan Euskadiko mendiak! Aberriaren
leioa. Aberriaren begiak zarie zuek. Aberriaren esnale.
Aratz, Altube, Arlaban, Azkueta, Aia, Ollargan, Santikurutz, Aliarte, Opakua,
Txarlazo, Atzabal, Baio, Kruzeta, Askiola, Gobeta, Azazeta, Oro, Toloño, Mota
eta Soituri Araban beste askoren artean.
Alluitz, Anboto, Artaun, Aramotz, Bizkargi, Ganekogorta, Ganguren, Pagasarri,
Illuntza, Mandoila, Lekanda, Zanburu, Intxorta, Mugarraitz, Kalamua, Sabigain,
Oiz, Upo, Orduña, Areitio, Ganzabal, Unbe, Serantes, Ereñotzar, Ogoño, Urkiola,
Jata, Sollube, beste ain baten artean, Bizkaian.
Aitzkorri, Galdonamendi, Artia, Golda, Andutz, Kurutzeberri, Karajate,
Egoarbitze, Jaizkibel, Udalaitz, Urepel, Akondia, Elosu, Urko, Lizarruzti,
Oleta, Txindoki, Galdaramiño, Askonabieta, Urgull, Pagoeta, Etxegarate, Itziar,
Ernio, Irimo, Igeldo, eta Ulia beste askoren artean Gipuzkoan.
Abodi, Aiztondo, Belagua, Arangoiti, Oria, Auza, Andia, Urbasa, Aralar, Murube,
Irati, Ibañeta, Azpiroz, Belate, Lizarraga, Anie, Erro, Kodes, Etxaurri,
Orreaga, Astobizkar, Otsondo, Usategieta, Artikutza, Ori, Iruerregen-maia,
Ezkaerri, Irumearrieta, Orba, Adi, Naparroan beste askoren artean.
Eta Naparroan bertan Prantziren menpean dagoan be aldean oneik beste ainbaten
artean: Okabe, Mendibete, Arrizuri, Urkulu, Leizar, Uedozburu, Ostegi, Lindux,
Izterbegi, Argarai, Mendimotz, Munhoa, Izpegi ta Kakueta.
Lexa, Benbileta, Lakora, Legorre, Iguntza, Negumendi, Etxeleku, Bizkartsu,
Salagaña, Eskaleak, Olatze, Ziñiga, Zuberoan beste askoren artean.
Lapurdik be ba-ditu mendi politak naizta aundiak izan ez. Mandorrain eta Iñazio
deunaren aldatza, Larrun, Xixibai, ta bar.
Euskadiko Mendiak: Agur biotzez.
Etabiotzetiko agurra orobat Euzkadiko ibai-errekai. Euzkadiko ibaiak! Gure
lurra busti eta aberastutzen daben ibai-errekak! Garbiak, gardenak, eta
aberatsak antxiña; loiak, zikinak eta ain aberatsak ez gaur egunean.
Arro-arro ta garbi-gardenak jazten ziran lenago mendi-baso, zelai, muiño ta
solo barrenetatik-zear gure ibarretara azkenik itxaso-barruan betiko galtzeko.
Garbiak ezeze aberatsak be ba-ziran gure ibai-errekak.
Danetariko arraintxoak eukezan eta pozarren eta nasai ikusten ziran gure
gizonak euretan arraintzan. Kaskalluak, sarboak, angillak, arrankariak,
kangrejoak, eta abar. Euneka ta millaka gizon ebiltzen batez be igande ta jai-
egunetan ertzetan edo uretan bai sareakin, bai amuekin. Ura garbia zan, garden-
gardena, ezertarlko loikeririk bakoa; arraiñak barriz ugari-ugari.
Gaiñera ez euken ezertariko eragozpenik arraintzan egiteko. Askatasun osoa
euken. Gaur lantegiak jaso dabez euren inguruetan urak zikindurlk eta arraiñak
gitxiturik. Alan be, ederrak, maitagarrlak zarle ibai-errekok euskeldunontzat.
Amaika ordu pozgarri izaten dabez gure gizonak zuen ondoan busti-aldiak egin
eta arraiñak artzeko. Biotzez agurtzen zaituegu une ontan Euskadiko ibai-
errekok! Danontzat da gure agurra. Danak zarie gure erriaren pozgarri ta
aberastasun iturri.
Agur Gipuzkoako ibai-errekak! Urola, Oria, Deba, Oiartzun, Ego, Zelai,
Besabeko, Alzama, Alzola, Oiñate, Mutiloa, Estondo, Leizaran, Araxes, Ursuaran
eta abar.
Agur Bizkalko ibai-errekak! Butron, Nerbion, Ibaizabal, Kadagua, Artibai,
Mundaka, Somorrostro, Orobio, Oka, Mañaria, Indusl, Gernika, Babardun, Zeberio,
Urkiola, Arratia, Goloko, Lea.
Agur Naparroako Ibai-errekak! Arga, Irati, Ezkurra, Latsa, Elama, Ulzama, Auza,
Zia, Basaburu, Arakil, Juslapeña, Burunda, Bidasoa, Erro, Biurdana eta abar.
Agur Arabako ibai-errekak! Ega, Zadorra, Baias, Araia, Izalde, Altube, Oiuda,
Zubalde.
Agur Euskadiko ipar aldekoibai-errekak! Adur, Nibe, Nibelle, Gabe, Biduze eta
abar.
Euskadiko ibai-errekak, ekin, ekin orain arte lez gure lurra busti ta
aberastutzen. Gure erriaren poz eta aberastasun eta aurrerapide-iturri zarle.
Maite-maite zaituegu. Mundu guztiko ibai ta erreka guztien artean zuek guretzat
euskeldunontzat maiteenak.
Gora Euzkadiko mendiak!
Gora Euzkadiko ibai-errekak!
(Ondoren sei neska gazte sartzen dira bata-bestearen atzetik
antzokira Batek Bizkaia, beste batek Araba, beste batek Naparroa,
beste batek Gipuzkoa, beste batek Lapurdi ta beste
batek Zuberoa itza eukiko dabe paparrean izki aundiekin.
Seirak erdian orriari begira: geldi ta ixilik.)
(Mutilla mintzo)Bizkaia!Araba! Gipuzkoa! Naparroa! Lapurdi! Zuberoa! Seirak
aiztak, Ama baten alabak. Udabarri eder-zoragarri ontan euren batasuna,
alkartasuna, alkarganako maitasuna agertzera etorri dira. Ta ementxe Zugatz
bion aurrean agertu nai izan dabe batasun au, alkartasun au, Gure erriaren
udabarria, pizkundea. Poztu anaiok, gora biotzak. Negua ioan da, laiño baltzak
aiendu ta estaldu. Udabarria!
Anaitasun pozgarri ontan Arrese-Beitia gure olerkari aundiarekin esan dagigun:
Aztu daiguzan gure artean
izan diran aserreak,
izan gaitezan anaiok eta
euzkeldun zintzo-garbiak.
Betor guraso zarren fedea,
betoz asaben legeak,
bere negarrak leortu daizan
ni jaio nintzan erriak.
Bai, bai, bai batasuna, alkartasuna. Ez bedi sortu gugan eztabaidarik,
gorrotorik, banakuntzarik. Danok bat: danok bat, danok anaiak.
Batasuna! Maitasuna! Anaitasuna!
GERNIKAKOARBOLA. ZARRA TA GAZTEA! Biotzez agurtzen zaitugu. Zu zara gure
erriaren udabarria, bere indarra, bere euspena, bere itxaropena.
GERNIKAKO ARBOLA! ZARRA TA GAZTEA! Arbola Santua. Piztu ta sutu egizuz
euskeldunen biotzak. Otzak artuta daukaz aspaldi baten askorenak. Berotu ta
sutu egizuz.
GERNIKAKO ARBOLA... ARBOLA SANTUA! Zaindu, zaindu zure magalpean, zure
babespean Euskalerria!
AITONAK ILLOBARI
(Urtedun gizonezko batek abestu bei.)
Neure semien-seme,
neure illoba laztana,
ez eik aaztu aitonak
irakasten dauskana.
Gora Euzkadi
bizi bedi,
gora Sabino
Arana-Goiri;
Jaingoikoa
Lege Zarrak
Mutillak: Geureak dagiguz orain eta beti ta mundu osoaren aurrean eta gogotsu,
adoretsu, kementsu ta bildurrik barik, Sabin Arana-Goiriren itzok: EUZKOTARREN
ABERRIA EUZKADI DA.
(Danak zutik Gernikako Arbola abestuko dabe.
Nai ba'da, dantzariak eta txistulariak sartu daitekez eta Guridiren
Ezpata-dantza egin.)
(Euzko Abendaren Ereserkia abestuz bukatuko da.)
Zapia bera.