inprimatu
Jainkoaren iruntza edo Mariaren esne garbia
Izenburua:
Jainkoaren iruntza edo Mariaren esne garbia
Sinadura:
Lisieux-ko Terese
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago

Lisieux-ko Terese

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1991
Orrialdea:
201-202

Jainkoaren iruntza edo Mariaren esne garbia

 

euskaratzailea: Igotz

 

         (Azken egunetan, Lisieux-ko Terese deunaren olerkiak euskeratzen ekin

 dautsot: 54 bat dira guztiz, bederatzi urte monja karmeldar eginda 24 urtekin

 il zanak biribilduak. Berezkoak emona eta ikasiak ekarria, gazte onek ba eban

 edersena eta bertsoak koplatzeko erreztasuna; pentsamentuz lau ta bizi, eta

 olerki legez bipil, miresgarriak ditugu aren sorpenak).

 

                             1

 Ene Jesus Jauna, Amaren altzoan etzuna,

 oso agertzen zaiataz maitasunez dirdaitsu.

 Maitasuna, begira misterio esan-eziņa,

 zeru-egoitzatik lurreratzen zaituna...

 Ai, laga niri be zapipe eskutatzen

 izaki-begietatik ondo gordea,

 eta zure ondoan, oi Goizeko Izar!,

 or aurkitu det nik aintzin-zerua.

 

                             2

 Goian esnatzean argi-dizdiz barri bat,

 eguzkiaren len-erraiņuak ikustean,

 zabaltzen asten loretxo samurra

 usain gozozko lurruna biran edatuz.

 Larrosadi guztia ondo guri, goiztar,

 bizitasun gozoz gau orniduten dau guztia,

 barne-indar oparotsuak ekarria,

 potin barriz lorea eder jarririk.

 

                             3

 Zeurea dozu, Jesus, iore guztiz edegia,

 nik zakustaz zeure lenengo itxartzean.

 Zeurea dozu, Jesus, larrosa lilluragarria,

 potin ezoa, eskertsu eta txit gorrizka.

 Zeurea Ama laztanaren beso ain aratzak

 seaska leun dagitzuen errege aulkia.

 Zure eguzki joria, Maria'ren erraia da,

 eta zure larrosadia, aren birjiņa esnea!...

 

                             4

 Ama koronkutuna, nire jainkozko Anai txikia,

 onen begietan dakust nik etorkizuna osorik;

 laster nigaitik Zuk itxiko zeure Ama,

 dagoneko maitasunak jasan-azten zaitu.

 Baiņa Gurutz-gaiņean, oi Lore edegia!,

 nik dazagut zure usain-lurrun gaiztarra,

 nik dazagut Manaren larrosadi joria,

 bere Jainko-odola, Birjiņaren esnea da!...

 

                             5

 Larrosari au Kutxa barnean da gordetzen,

 zeruetako aingeruak zoraturik dakuse,

 Jainkoari eskiņik berex euren erregu bizi-goikoak;

 Juan doneak bezela diņo: ĢOna ementxe

 Bai, ona emen, Itz au Osti egiņik,

 betiereko Apaiz, Bildots apaiztuaģ.

 Jainkoaren Semea, Manaren seme egiņa,

 aingeruen ogia da Birjiņaren esnea.

 

                             6

 Serafiņa aintzaz jatzu janaritzen,

 paradisuan da bete-betea aren zoriona,

 Nik, aur makal, nik ez dakust ostian

 kolorea baiņo, esnearen irudia soilki,

 baiņa aurrari ondo datorkion esnea da ots,

 Jaunaren maitasun bardinbakoa dozu,

 O maitasun samur!, indar barrendu-eziņa!

 Ene Ostia zuri, zu zaitut Birjiņaren esnea!...

 

 


inprimatu