inprimatu
Euskararen egoera
Izenburua:
Euskararen egoera
Sinadura:
Jose Antonio Gesalaga Zaldubi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaldubi, Jose Antonio Gesalaga

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1991
Orrialdea:
187-188

Euskararen egoera

 

Gesalaga

 

 Euskara aurkitzen da

 etxean arrotza,

 bere gain erorita

 epai zorrotza,

 dugun berdintasuna

 dugu hanka motza,

 erderak dena libre,

 gureak morrontza,

 hau trago mingotsa.

 neke eta lotsa,

 gaur egun laiotza,

 laister heriotza,

 BAINA EUSKALDUNA DA

 GURE BIHOTZA. (bis)

 

 Hemen bertan sortu zen

 Euskal esaldia,

 baina larri darama

 gaurko aldia,

 etxe barrura sartuz

 Troiako zaldia,

 burrukatzen ari da

 gure gizaldia,

 guk joko garbia,

 haiek pikardia,

 akabo sendia,

 hau hondamendla...!

 ETSAIAK EGIN DIGU

 KALTE HANDIA. (bis)

 

 Zazpi adarrak soildu

 gainez baztertua,

 gure Euskara dago

 ia lehertua... B

 ere jaiotetxean

 dago maiztertua,

 eta lehian aritzen

 arrut azpertua,

 gaur zer eskertua,

 jasa atertua,

 zerbait suspertua,

 eta edertua,

 EZ DA INOIZ IZANGO

 DESAGERTUA! (bis)

 

 Hala ere eskean

 ibiltzea sarri,

 niretzat behintzat ez da

 oso pozgarri,

 agintariak daude

 agian elbarri,

 eta laguntza onik

 ez dute ekarri,

 hainbeste lokarri,

 dizkigute jarri,

 gu beti egarri,

 estu eta larri,

 EUSKARA BULTZA NAHIRIK

 BURU BELARRI (bis).

 

 Sisiforen harria

 igo nahi mendira,

 eta askotan eman

 diogu bira,

 nahiz eta gorantz

 jaso oso urrutira,

 indarrak akituta

 berriz behera jira,

 gure sokatira,

 ezin erretira,

 une latzak dira,

 baina gogor tira,

 EUSKARA HEDATZEKO

 EUSKAL HERRIRA!(bis)

 

 Euskaraz mintzatzea

 batzuntzat bajeza,

 hutsa izango balitz

 hain aldrebesa...

 Nola bete daiteke

 Euskaldun ametsa?

 Oraindik Euskarak du

 etorkizun beltza:

 Batzuek nahi eza,

 besteek laineza,

 hainbeste promesa,

 ta gutxik babesa...

 EUSKARA ZABALTZEA

 EZ DA ERREZA (bis).

 

 Olerti egunean

 hau da euskal jaia,

 Manterola goratuz

 bete da mahaia,

 laguntza ematea

 da denen epaia,

 eta horra elkartu

 jendetza alaia,

 heldu da garaia,

 egiteko jaia,

 ager zure nahia,

 lotsatuz etsaia,

 TA EUSKALDUN IZATEN

 JARRAI BIZKAIA! (bis)

 

 


inprimatu