inprimatu
Zugana nator
Izenburua:
Zugana nator
Sinadura:
Jose Mari Azpiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpiri, Jose Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1987-1990
Orrialdea:
148-149

Zugana nator

 

J.M. Azpiri

 

                   I

 O! Alexander zugana nator

 Ainbat gauza esatera,

 Kontura gabe sartu zaituzte

 Nagusien adiñera.

 Ume jolasak utzi dituzuz

 Guztiak alde batera,

 Urteak joanik iritxi zera

 Amazortzi gaindutera,

 Orregaitikan bizi berri bat

 Dezu emendik aurrera.

 

                   II

 Adiñ ederra daukazu eta

 Obeago osasuna,

 Ume ziñala sortu zitzaizun

 Menditar zaletasuna.

 Euskal giroan aurkitu dezu

 Aberri jabetasuna,

 Jarraitu bide zuzenetikan

 Izan biotz poztasuna,

 Gurasoentzat gorde itzala

 Euskadintzat maitasuna.

 

                   III

 Ni urteetan zartzen nijoa

 Orain zu zatoz aurrera,

 Uzten dizutan euskal giroa

 Eraman lagun artera.

 Gure euskera maitagarria

 Plaza erdira atera,

 Zure antzeko gazte lagunak

 Danok jokatu batera,

 Erri zar onen askatasuna

 Lortzeko lan egitera.

 

                   IV

 Mundu onetan gauzak ez dira

 Nai bezelaxe gertatzen,

 Lore artean bein baiño geio

 Arantzak dirade sortzen.

 Uste gabeko gauza txarren bat

 Iñoiz bazaitzu jazotzen,

 Jarrai aurrera etsitu gabe

 Dezun okerra zuzentzen

 Zeure burua ikusi arte

 Bear bezela goratzen.

 

                   V

 Alde danetan agertu zure

 Euskaldun gizatasuna,

 Maita ezazu gure izkuntza

 Zaindu bere nortasuna.

 Lagun artean zabaldu beti

 Aberri zaletasuna.

 Gazte giroan dezutelako

 Geroko etorkizuna,

 Gure erriak lortu dezadan

 Betiko askatasuna.

 

                   VI

 Gure burruka ez uste danik

 Ume arteko jolasa,

 Askatasuna lortzea ezta

 Izango gauza erreza.

 Baiña zuk euki biotz barruan

 Ori lortzeko amesa,

 Etxean eta lagun artean

 Euskeraz egin solasa,

 Egunen baten Aberri aske

 Batean dezagun goza.

 

                   VII

 Zure laguna aukeratzean

 Kontuan euki ezazu,

 Gaur Otso asko bildotz jantzita

 Dabiltzala ba-dakizu.

 Oitako batek urreratuta

 Zerbait esaten badizu,

 Bildurrik gabe era ontako

 Erantzuna emaiozu,

 Aberriaren etsaia eta

 Jainko gabea zera zu.

 

                   VIII

 Ez pentsa beti lortutzerikan

 Zeure biotzeko naia,

 Gauza guztiak izatn dute

 Asiera ta amaia.

 Izan zaitez ba beti bezela

 Zintzoa eta alaia,

 Gero giroa aldatutzean

 Datorrenean garaia,

 Egunen baten izango zera

 Ipar kaleko galaia.

 

                                                       Ondarru, 1987ko Irailla.

 

 


inprimatu