inprimatu
Gaurkoa bai jai aundia
Izenburua:
Gaurkoa bai jai aundia
Sinadura:
Josu Exea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Exea, Josu

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1987-1990
Orrialdea:
136-137

Gaurkoa bai jai aundia

 

J.E.

 

 Gaurkoa bai jai aundia!

 Jainkoaren izenean.

 onesten du Aita Ixidrok

 au gure etxe berria.

 

 Estibaliz-ko Andra Mari,

 Gure Mikel Goianingeru,

 baita Anton Deuna ere,

 bakoitza zaigu Zaindari.

 

 Estibaliz-ko Birgiņa

 (bi arabarrak izanda,

 danok iya gazteiztarrak)

 nai-dugu gure Erregiņa.

 

 Mikel Deuna euskalerrian,

 maite ta premiņazkoa;

 orixe gertatzen da be

 Angiozar-tarren artian.

 

 Gure enparantz-tokia

 beti, Anton Deunarena;

 urtero zozkatuten zan

 ilbeltzaren txerri aundia.

 

 Gaiņera Jainkoak daki

 zenbat maite ditugula

 Xabier, Prudentzi, Balendin,

 Garikoitz eta Iņaki.

 

 Zenbat asaba zerutik

 ona begira bai daude!

 Alako laguntzapean

 egon geinke bildur barik.

 

 Nik eztakit zergaitikan,

 baiņa toki ederrenak

 bereganatzen dituzte

 zerutarrak ludi ontan.

 

 Euren zerua lurbiran

 Goiko Jauna goresteko,

 baita geure onerako,

 tinkotzen dute sarritan.

 

 Aien aztarnak jarraitzen,

 (bear ditugula diote),

 asi gaitezen lenengo

 leku politak biztantzen.

 

 Emengo toki bikaiņak

 zeru-zatitxuak dira;

 ondu ustiatu ezkero,

 guztiok zeru-zaleak.

 

 Ikus dezagun ederra

 ludi igarokor ontan

 Jainko-osotasunaren

 argazki motel bezela.

 

 ĢEder osoaren billa

 jun gaitezen gaur da betiģ

 bizirik gauden artean

 GURE xede izan dedilla.

 

 Pakea ta batasuna

 gorde ditzagun sendian

 egipenetan agertzen

 elkarrezko maitasuna.

 

 Lau-orrietatik gera

 danok euskaldun jatorrak;

 ez eze bakarrik gorde,

 zabal daigun be euskera,

 

 geure altxorrik onena

 kristautasunez batera:

 arbasoen ondorentza

 ta, berez, Jainkoarena.

 

 Olan bizi-ezkerio

 asten gara dastatuten

 zeru-bizitza lurrean,

 betikoaren abio (1).

 

 Badute orlan jokatzen

 etxe ontako lagunak,

 oingo ta ondorengoak

 BETIKO ONESKUN DEZATEN!!!

 

 (1) preludio

 

 


inprimatu