inprimatu
Aita Damaso Intza'ri
Izenburua:
Aita Damaso Intza'ri
Sinadura:
Josu Exea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Exea, Josu

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1987-1990
Orrialdea:
134

Alta Damaso Intza'ri

 

Yosu Exea

 

 Aintza zuri, napar jator,

 zolia, maixu, idazle, apez, mixiolari,

 egia aldezten suspar gudari,

 Euzkadi'ko seme aundi-aundia!

 

 Beti irakasten «zeruko argia» l

 udi ontako kristau erriari,

 ta ziñez otseintzen Jaungoikoari

 bete duzu bizi luze, garbia!

 

 Zure urtemuga datorrenian

 pozten da adiskideen biotza;

 

 eta, beraz, jasotzen dute leian

 zure alde ajen suar otoitza:

 

 «ONETSI, JAUNA, AL-DUZUN NEURRIAN,

 EGUN DA BETI GURE AITA INTZA!!!»

 

                         * * *

 

 Iya emendik urte bietara,

 eun urtekoa zareanean,

 

 danok egun bertan alaitzen garan!

 

 


inprimatu