inprimatu
Biziaren arian
Izenburua:
Biziaren arian
Sinadura:
Anjel Bidaguren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidaguren, Anjel

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1987-1990
Orrialdea:
112-115

Biziaren arian

 

Angel Bidaguren

 

                                 Bizia zer dan?

                                 Zorion taldeen lauoinka

 

Asierakoa

 

 Ildo naroan urre-itxaroen txinpartak

 erein ditu, gozo betean, nekazariak

 t'etxondoko arlo nagusian argi puntak

 —berde ori— agiri dauz, or emen, gariak.

 

 Maitasunaren santutegian arrabitak

 joten jabilkuz odol biren ametz zuriak

 t'oge doneko eresien grazi zurixtak

 lore egin ditu arima biren mirariak.

 

 Solo berde egin da maitasunaren azia,

 lau besoren azaro garbi eta doneak

 ernamindu dauan garitzarik ederrena.

 

 Garatu da maitaleen itxaro bizia,

 argi zorabioz betez zeruko bideak

 aspaldi bai baita leio zabal udalena.

 

Udabarrikoa

 

 Udabarriaren erasoak ba daroa

 pauso txiki berderik berde gora garia,

 gunik-gun jabilko biziaren jai eroa

 aizeņo emeen maite uyolez garria.

 

 Bai eder dizdira muskerren katu-aroa,

 gazteentzat udalenak dakarren saria.

 Gure mutikoak —aspaldi gizon osoa—

 ba daki nundik dan goiz barrien ataria.

 

 Aize orlegien putz sorgiņak zibu-zabu

 darabiz etxondoko garitza burutuak,

 bitxi-mantu irudi eguzki agurrera.

 

 Seme lerdenak tinko bi erroak lurrera

 ta ogei udabarri berdeen balakuak

 amets daragitzoz ainbat urrez bete buru.

 

Udakoa

 

 Ausbizi dirudie soloko zokondoak,

 kalda-aroa da ta eguzkia su-gori.

 Krak-krak garitzak noiz lertuko buru umoak,

 galduko ete bildurrez ainbat urre gorri.

 

 Berein udate bedeinkatu gazte sendoak;

 amets muskerra zana egin da egi ori.

 Neskuts batek eta biak landuko ildoak

 biur jakoz frutu gurenen luberri jori.

 

 Gariak makur deutso itaiari burua;

 ugazabak ixotuko urunen argia

 eguerdiko maien erdirako dizdizena.

 

 Ba joaku uda maastietan galdua,

 urrez betez gero gure lanaren egia,

 ardo mozkorrentzat utziz ondakin onena.

 

Udagoiengoa

 

 Egin dau, ixilik, masparrera udazkenak,

 urre t'eztiz bete dakar lepoko zorroa,

 aize epelez igurtzi dauz maatsen ayenak,

 gozo mozkorrez, dirdir agiri dan mordoa.

 

 Pozarren dabil utziz zorrokorik onenak

 ta urrez betez biderik bideko osoa,

 kolkoan jabilkoz durrundi ori ozenak

 t'odolean aize epelen eragin gozoa.

 

 Aizeak noizbenka lurrera ori zimelak,

 makaldua baita, nunbait, enborraren guna.

 Etxeko nagusiarenak adar barriak

 

 aspaldi sortuak ditu ta negu itzelak

 ez dau agortuko bere odolen emona.

 Ba ditu ba gerorako ere txirlarriak.

 

Negukoa

 

 Lei-aizeen talde izoztuak etor dira

 iņork ez daki nungo bide zearretatik.

 Agertu da negua otzez kikil-kikilik

 maluta mantuetan bildura Oiz mendira.

 

 Sutondoan dago attitte ixil-ixilik

 arte-mukur lodiaren txinparten begira.

 Berez-berez, su-malko bakoitzaren argira

 gau urdin bat jatorko ametsetan bil-bilik.

 

 Ardo zarrak berotu daroatso biotza,

 mukurari darion suak azurren otza,

 baņa; nork berbiztuko mosu illen oztiņa?

 

 Oi negu gaizto! biziaren azken txatala,

 amarruz dakarzu zuk beti oben zitala,

 zuriz kukutuz zeure birjintasun zikiņa.

 

Amaierakoa

 

 Arrats beera laburretan argi motela

 ibai ixilean apurka doan bezela

 noa ni be, ori zimel, argiņo laburra,

 urte moltzoen ubide tristeko apurra.

 

 Agoan daroat tristura illen agurra

 ta milla egun gozoren gomuta samurra.

 Banoa ertzetan utziz samiņen orbela,

 dazdatuz eguzkiaren ondakin epela.

 

 Gero, amen baten izanen oroitza astua,

 bilobatxoek be galduko attitterena.

 Zenbat besarkada heroz anima enea!

 

 Baņa; ur-oro ibilko nire espiritua,

 olatuen apar, naiz iturriko gardena,

 tangadaka neureentzat ixuri donea.

 

 


inprimatu