inprimatu
Abisu bat artu det
Izenburua:
Abisu bat artu det
Sinadura:
Aranburu, Fernando
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aranburu, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
884.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Abisu bat artu det

 

Aranburu, Fernando

 

 Abisu bat artu det

 lengo egunian,

 Batista, omen zaude

 umore onian,

 baita bertso batzuek

 ipiņi nayian;

 bialdu itzazu bada

 ondradamentian,

 estimatuko ditut

 pozikan artzian.

 

 Zorionian sartu

 giņaden Afrikan,

 zorri eta eltxuaren

 estakau paltikan

 babarronik oztakau,

 ain gutxi sopikan,

 sekulan ez deu bete

 goraņo tripikan,

 emen ez da arkitzen

 arroza besteikan.

 

 Lutxa bat izan degu

 moruen artian,

 eta izendatzen det

 Ceuta'ko partian;

 goizeko seitako asi

 giņan atakian,

 ango tiro-soņuak

 bonbakin batian!

 zurra ederra artuta

 juan giņan trotian.

 

 Mil novecientos veintiunuan

 etorri giņan onuntza,

 mil novecientos veinticuatruan

 juango gera, aruntza;

 bitarte ortan galdu-betanik

 zaitu bear deu gorputza,

 gero amatxok emango dit

 txorizo eta arrautza,

 bitarte ortan gure Jainkuai,

 eskatzerr diot laguntza.

 


inprimatu