inprimatu
Udaberria mendian
Izenburua:
Udaberria mendian
Sinadura:
Jose Mari Azpiri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Azpiri, Jose Mari

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
330

Udaberria mendian

 

Jose MĒ Azpiri

 

 Udaberrian goizian goizik

 Utzirik neure auzoa,

 Mendi gaņean aurkitutzen det

 Giro paketsu gozoa.

 Alde batetik, begiz aurrean,

 Amarik ez dun basoa,

 Bestetik berriz sasi artean

 Txor-txorka kantuz zozoa

 Gizonarentzat ementxe dago

 Zoriontasun osoa!

 

 Udaberriak ekarri digu

 Giro osasungarria,

 Eta mendian sortzen asi da

 Orain bizitza berria.

 Zuri jantzita ikusten degu

 Bidexkako elorria,

 Zugaitzetara begiratuta

 Aldar danetan orria;

 Esango nuke, emen dagoela

 Amets danen iturria.

 

 Udaberriko ego aizeak

 Garbiturikan mendiak,

 Berdez jantzita agertzen dira

 Goian dauden belardiak.

 Muņo-maldetan nun-nai bazkatzen

 Moxalak eta ardiak,

 Maitemindurik elkar muxuka

 Zugaitz gaiņetan txoriak,

 Ze edertasun ematen dion

 Bizitzari izadiak!

 

 Tontor batetik begira nago

 Au gauza zoragarria!

 Abere danak gogoz ari dira

 Billa nairik janaria.

 Belar goxoak miaxkatutzen

 Erbiņo jostalaria,

 Arkaitz gaņetik eizean dago

 Txori arrapalaria,

 Ta gardo moltzo baten gaiņean

 Kardantxillo kantaria.

 

 Bizi bearrak egiten ditu

 Denak lanera beartu,

 Orretxegatik janari billa

 Gogotik dira saiatu.

 Txoritxikiak dagozkieten

 Janariak aukeratu,

 Katamixarrak orbellartian

 Eskur zarrak billakatu,

 Erleak berriz banan-bananka

 Lore guztiak dastatu.

 

 Eguzkia ere nola sartu dan

 Goiko gallurren ostera,

 Lenago argi zeuden tokiak

 Beltzez dijoaz jaztera.

 Illundu baņo lenago nua

 Mendi maiteak astera,

 Emen dituzun edertasunak

 Berriz ere ikustera,

 Eta jarraian lengo bidetik

 Neure auzora jeistera.

 

 


inprimatu