inprimatu
Urbion gaiña
Izenburua:
Urbion gaiña
Sinadura:
Gerardo Diego
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Santi Onaindia)
Egilea(k):
Onaindia, Santiago
Diego, Gerardo

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
308

Urbion gaiña

 

Gerardo Diego

euskaratzailea: Igotz

 

 Gaiña da, buruenik, atzenengo goi-gain.

 Ta nire begi biak dagiez bueltak,

 bira-biraka zoroz otseskian kantak,

 Espaiña erdia ta onen argi-lakain.

 

 Ariña da lurra txit. Naigabe oboa

 utsal itzuli dautzu goi-biribilketak

 ta uin emaigearen iku-mosuketak,

 mendaitz eta ibar gozo eskein dautso loa.

 

 Or datza lur-parrasta; ez dau aztarrenik,

 —barne-min ezkutuak daragoio negar—

 Jainko atzak gain-ikutuz dagitsona ezik.

 

 Baiña zerbait, Urbion, zugan lo ez dago,

 —zure elur garbiaren sein-oialak dardar—

 ta bage jaio ta negar or dozu Duero.

 

 OARRA.— «Urbion», Soria ta Logroño probintzien arteko mendi garaia, 2.246 metro

 goibe dituna. «Ur» - «Bi» - «On», zer esan nai ete dau itz onek? Euskal itza

 dala dirudi. Mendi onen urak, inguruan potzu ta zingira entzutetsuak egiñik,

 batzuk Ebro-ra doaz, Naxera-tik zear doan Naxerilla ugarituaz, besteak

 Gaztelerria zearkatuz dabillen Duero egiten. Antxiña baten, itxura danez,

 lurralde arein jabe euskaldunak ziran, Ezkarai aldetik eta an bertan Zarroki

 deritxon gaiñak eta Soria uritik bertan daukagun Garrai erritxoak eta abar, ori

 adierazo nai dauskue beintzat. Muna (erderaz colina) esan gura dau «onak» (on-

 aindia, ots, muna aundia), beraz «ur bi» alkartzen diran muna edo tokia.

 

 


inprimatu