inprimatu
Izatearen aberria
Izenburua:
Izatearen aberria
Sinadura:
Andres Athilano
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Sabin Muniategi)
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Athilano, Andres

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
296

Venezuelatar erara egindako amalaukoak

 

Muniategi-tar Sabin

 

         Andres Athilano dugu gaurkoz Olerti aldizkariaren orri-aldetara

 dakarkigun venezuelatar olerkari ospetsua. «Duida'ren Arribitxiak» eta beste

 olerki liburu askoren egillea dugu. Gaztelera izkuntzan oso ezaguna. Olerkari

 bakun ta ats aundikoa. Ulerterreza ez, baizik sarri bein eta berriz irakurri

 eta gogartu bearekoa. Erabat atsegin eder eta sakona artaratu ezkero beren

 izkuntza-goraberak eta beren geografi itz-esangurak ikasiz. Erri kutsuz

 edertzen, mamitzen ditu beren olerkiak, izadi ereduzko berein bitxikeriz.

 Euskal soñekoz aurkezten alegindu naiz aren olerkera. Ona ba, emen,

 euskeraturik aren «Venezuelatar erara egindako amalaukoak» olerki-liburutik

 artutako bat amalauko gaurkoz.

 

Izatearen aberria

 

 Gaua itzultzen da ta, ez du aantzitzen.

 ¡gaua nire bizitza gaiñean!...

 ¡nire bizi-leku txikia

 bere ameskizun baten bakartadeaz!

 

 ¡Nire azkenengo seme irripartsua!

 ta, or Putzela lo artua,

 ¡gaua itzultzen da ta ez du aantzitzen...

 ¡gaua nire bizitza gaiñean!

 

 ¡Kuku egin bedizt nai bere kutxean

 amorrik ez daman soin illez!

 ¡ta erortzen badere atzokoa,

 

 usteldurik atera bedi gogoa

 deserritu bati aberri bat

 amets egiñaren samiñez!

 

 


inprimatu