inprimatu
Gurutzearen babesa
Izenburua:
Gurutzearen babesa
Sinadura:
Marzelino Rezola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola, Marzelino

Argitalpena:
Olerti.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1985-1986
Orrialdea:
282

Gurutzearen babesa

 

Marzelino Rezola

 

                         (Doņua: ĢIkusten duzu goizean...ģ bezela)

 

 Gurutzearen babesa,

 kristau guzion ametsa,

 aterpe oberik eza.

 Euskal-Erriko mendi gaņetan

 au beste banderik ez da.

 Goi artatik zaindu beza

 gure bizitza nekeza,

 ta sarritan aldrebesa.

 

 Zor diot gurutzeari,

 zor bai eskerrik ugari;

 artaz ziņatua naiz ni.

 Bataiatzean, gurutz-ikurra

 apaizak zidan ezarri.

 Arrezkero ezaugarri

 bera det beti nabari,

 biotz-begien pozgarri.

 

 Agur gurutze santua!

 Nigatik or iltzatua

 Jainko-Seme gizondua!

 Bere odolez or garbitu du

 gu guzion pekatua.

 Alare askok aztua...

 Gu bizi-truk il zan Ua,

 t'emaiogun maiz muxua.

 

 Kanposantuko ixilla,

 ixil bete, biribilla,

 ez itz-ots, ez ixkanbilla.

 Il-obi bakoitzean gurutz bat,

 fede eder baten kurpilla.

 ĢPiztuko da gorputz illa,

 Ni itzultzean aren billa.

 Seguru egon dedillaģ.

 

 Eriotzaren samiņa!

 ezin esan ainbat miņa.

 Alare iges eziņa.

 Gurutzetik or Jesus eskeintzen

 bere laguntza zin-ziņa.

 Zer zorion ta atsegiņa,

 Arekin bat-bat egiņa,

 hil ta piztuko bagiņa!

 

 Argi-billa.

 

 


inprimatu